Olerkaritza eskaldiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bersi Skáldtorfuson kateatua olerkiak konposatzen, Óláfr Haraldsson erregeak harrapatu ondoren.

Olerkaritza eskaldikoa (islandieraz dróttkvæði, olerkaritza gortetarra), Norvegiako gorteetan praktikatu zen, eta ondoren Islandian, IX. mendetik XIII. menderarte.

Eskaldoak, gerlaria eta olerkaria aldi berean, olerkiak egiten zituen formaltasun zorrotz batzuen arabera.

Olerkaritza eskaldikoa bereizten duena, sintaxi konplexu bat da, aliterazioa erabili eta bere ulermena iluntzen zuten perifrasi, metafora eta figura erretorikoak sartzeagatik, kenningarra kasu.

Eddako olerkaritza ez bezala, tradizio herrikoian jaioa zena, eskaldoek, euren artearen kontzientzia zuten.

Egile eskandinabiar batzuk, euren sagetan sartu zituzten olerki eskaldikoak.

Beranduago, kontinenteko eraginagatik, olerkaritza eskaldikoan, hitz neurtu errimatua sartzen hasi zen, eta hala amaitzen da.

Modalitate honetan aritu ziren olerkarien artean, Bragi Boddason, Egil Skallagrimson (910-990), Hallfredr eta Sigvatr nabarmentzen dira.