Olerkigintza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Olerkigintza, olertia edo poesia (grezieratik: ποίησις, poiesis, "egitea" edo "sortzea") literaturaren agerpen berezia da.

Literatur jarduera horretan dabilena olerkaria edo poeta da; eta langintza hori euskaraz egiten badu, euskal poeta edo euskal olerkaria.

Olerkaritzaren ezaugarriak:

  • Egileak bere buruari eta inguruan duen munduari begiratzean sentitzen dituen sentimenduak eta zirrarak adierazten ditu era subjektiboan.
  • Hizkuntzaren erabilera berezia da. Alderdi estetikoak garrantzi handia du.
  • Olerkiak laburrak izaten dira.
  • Arau batzuk izaten dituzte, hots, erritmoa, neurria eta errima zehatz batzuk.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia lirikoa Grezian sortu zen k.a. VII mendean, eta VI. mendean iritsi zen goreneko mailara. Antzinako Greziako bizitza publikoan, garrantzi handiko generoa izan zen lirika.

Erdi Aroan, bide berriak urratzen hasi zen olerkaritza. XIII. mendetik XVII. mendera arte, genero lirikoak indar ikaragarria hartu zuen Europan, eta urrezko aroa bizi izan zuen. XX. mendean, formari dagokionez batez ere, sortu ziren abangoardiako mugimendu guztiak, eta olerkaritzan, berebiziko eragina izan zuten.

Baliabide poetikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arestiren esanetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabriel Arestik zera esan zuen Ondarroan poesiari buruz 1964an, "Lengo eta oraingo euskal poesia erritarra" izeneko hitzaldian:

"Gaurko poetak bi klasetakoak gara, bersolariak eta olerkariak. Lehengoak erriaren ganean artzen dabe oña, eta bigarrenak (olerkariak) kultura guzurrezko batean. Horregatik lenengoak eskola bat dadukate, eta bigarrenak bapere ez. Bersolaritzak badaduzka bere erregela eta lege jakin eta bereziak... eta erregela orreik eskola baten babesa emoten deutsie bertsolaritzeari.

Olerkariak beriz, nor bere aldetik dabil, lege barriak kreatu nairik, iñongo aldrebeskeriak asmatzeko deseotan. Agirian dago olerkarien artean ez dagoala bapere eskolarik eta bai erretolika ugari. Ejenplo onegaz bere, argiro probatzen dogu bereizkuntza orren guzurrezkotasuna. Alde batetik, erriak ez dau ezer sortzen, beste aldetik, bere eskolea daduka, jenteen eta populuaren esperientziak istorian zear eskeintzen deutsena.

Poesia pertsona batek sortzen dau beti. Gero erriak onartzen eta ukatzen dau. Onartzen dauana poesia erritarra da, ukatzen dauana erritik kanpoko poesia da. Ori da guretzat bereizkuntza bakarra. Ganerakoa alferreriatik dator, uskeriatik. Beste bereikuntza bat bere egin da, agozko poesia eta poesia eskribitua. Baina berdin egingo litzake poesia kantatua eta poesia kantatu bagakoa"

Euskal poetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olerkari klasikoen artean, aipagarriak dira Jose Maria Iparragirre, Jon Mirande, Estepan Urkiaga "Lauaxeta" edo Gabriel Aresti.

Egile garaikide ezagunak ditugu, bestela, Rikardo Arregi, Joxe Azurmendi[1][2], Igor Estankona, Jose Angel Irigarai, Joseba Sarrionandia, Castillo Suarez eta Kirmen Uribe, besteak beste.

Erdal poetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olerkigintza Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aizpuru, A. 2013: Suak Erreko ez balu(I), hAUSnART, 3: 102-121
  2. Estankoa, I. 2010: Artean gazte eta berde: Azurmendiren Hitz berdeak eta Manifestu atzeratua, Hegats, 45: 71-83