Olexoa

Koordenatuak: 42°37′27″N 2°08′25″W / 42.624166666667°N 2.1402777777778°W / 42.624166666667; -2.1402777777778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Olexua» orritik birbideratua)
Olexoa
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Olexoako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Olejua
AlkateaAlfredo Vicente Sánchez
(CIO, indep.)
Posta kodea31281
INE kodea31190
Herritarraolexoar
Geografia
Koordenatuak42°37′27″N 2°08′25″W / 42.624166666667°N 2.1402777777778°W / 42.624166666667; -2.1402777777778
Azalera4 km²
Garaiera574 metro
Distantzia57 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria49 (2023:  0)
alt_left 23 (%46,9)(2019) (%55,1) 27 alt_right
Dentsitatea11,29 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 25,99
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 0,54 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 6,20 (2018: %4,35)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.olejua.es/

Olexoa[3] ([oleʃo.a]) Nafarroako udalerria da, Lizarrako merindadean kokatua. Herria itsasoaren mailatik 574 metrora dago eta Nafarroako hiriburutik 57 kilometrora. 52 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olexoako elizaren 1954. urteko ikuspegia, Indalecio Ojangurenen argazkia.

Olexoa Lizarrako merindadearen mendebaldean dago. Herrira heltzeko Urbiolatik Antzinera doan errepidea hartu behar da bost kilometrotan zehar.

Udalerriak Abaigarrekin egiten du muga iparraldean, Villamayor de Monjardinekin ekialde eta hegoaldean, eta Etaio eta Okorekin mendebaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olexoako klima, mediterraneo kontinentala eta azpimediterraneoaren arteko nahastea da. Urteko batez besteko tenperatura 9 eta 11 gradukoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 dira herrigunean eta 120 egun udalerriko gunerik menditsuenetan.

Jatorrizko landareditik, 33 hektareako arte baso bat baino ez da geratzen. Duela mende batzuk, udalerri gehiena artadiek estaltzen zuten, baina nekazaritza, zuhaitz mozketa eta suteek, azalera hori ia desagerarazi egin dute.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olexoako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez zen etorkinik bizi Olexoan.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Olexoako alkatetzarako Agrupación Independiente de Olejua (AIO) herri ekimeneko Santiago Jesús Crespo Ganuza aukeratu zuten. Zurizko 7 boto izan ziren (botoen %16,28a). Abstentzioa %23,21koa izan zen.

Olexoako Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Santiago Jesús Crespo Ganuza (AIO) 36 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere zerrenda bakarra aurkeztu zen, Candidatura Independiente de Olejua (CIO). Alfredo Vicente alkate aukeratu zuten eta beste bi lagun zinegotzi[4].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea herriko plaza nagusian dago, elizaren ondoan. 1981ean altxatutako eraikuntza berria da, antzinako udaletxea eraitsi ondoren egindakoa. Bi solairu dauzka eta udaletxearen kanpoaldeko hormak margozturik dauzka. Beheko solairuan atari txiki bat dago.

Gaur egungo kokagunearen aurretik, udaletxea eskolen eraikinean egon zen. Lau urtero, olexoarrek alkatea eta lau zinegotzi aukeratzeko eskubidea dute.

  • HELBIDEA: Herriko Plaza z/g

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Santiago Jesús Crespo Ganuza AIO
2011-2015 Alfredo Vicente Sánchez CIO

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olexoako herriko-jaiak uztailaren 25ean ospatzen dira.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Olexoa eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Donejakue eliza, XIII. mendeko estilo aurregotikoan eraikitako eliza da. Urteetako utzikeria dela eta, eliza nahiko egoera txarrean kontserbatzen da gaur egun. Eliza barruan, Nafarroako errataula nagusirik garrantzitsuenetakoa zegoen. Erretaula Pedro Gonzalez San Pedrok egin zuen 1604ean eta bertan Lucas Salazarren polikromia nabarmentzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa