Oligarkia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gobernu motak

Politika saila

Oligarkia (grekoz: ὀλίγος, oligos = «gutxi» + ἄρχω arkos = «agintzea, gobernatzea») boterea gutxi batzuen esku uzten duen botere egitura da. Gutxi horiek boterea dute erregezkoak direlako, aberatsak direlako, familia loturengatik, enpresen bidez edo kontrol militarraren bidez. Oligarkia duten Estatuak, maiz, familia nabarmen gutxi batzuen kontrolpean izaten dira, eta familia horiek beren eragina belaunaldi batetik bestera oinordetuz joaten dira. Boterea duen talde txiki horretako kideek oligarka izena dute.

Antzinako Greziako idazle politikoek oligarkia terminoa aristokraziaren forma degeneratua izendatzeko erabiltzen zuten.