Oliver Cromwell

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oliver Cromwell
Oliver Cromwell

Coat of Arms of the Commonwealth of England.svg
Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako Commonwealtheko Lehen Lord Zaindaria
1653ko abenduaren 16a – 1658ko irailaren 3a
Aurrekoa Estatuko Kontseilua
Ondorengoa Richard Cromwell

Cambridgeko Legebiltzarraren
legebiltzarkidea
1640 – 1642
Monarka Karlos I.a

Huntingdoneko Legebiltzarraren
legebiltzarkidea
1628 – 1629

Jaiotza 1599ko apirilaren 25a
Huntingdon, Huntingdonshire
IngalaterraIngalaterra
Heriotza 1658ko irailaren 3a (59 urte)
Whitehall, Londres
IngalaterraIngalaterra
Ezkontidea Elizabeth Bourchier
Senideak Robert Cromwell (Aita)
Elizabeth Cromwell (Ama)
Lanbidea Legebiltzarkide eta militar buruzagi
Erlijioa Protestantea
Sinadura Oliver Cromwell-ren sinadura
Web http://www.olivercromwell.org/
Alma Mater:
Sidney Sussex College
Cambridgeko Unibertsitatea

Oliver Cromwell (1599ko apirilaren 25a - 1658ko irailaren 3a) Ingalaterrako militar eta politikaria izan zen, herrialdea errepublikara eramateagatik eta errepublika horren burua izateagatik ezaguna.

Lehenengo berrogei urtetan erdi mailako nekazaria izan zen, baina eskarmentu erlijioso batek erlijioa bizitzako bihotzean jarrarazi zion. Soldadu bikaina, mailak igo zituen armadaren bururaino. Politikoki, Ingalaterra, Eskozia eta Irlanda bere agindupean egon ziren 1653ko abenduaren 16tik hil zen arte. Polemika handiko pertsonaia da, zeren, historialari batzuen ikuspuntutik, erregea erail zuen diktadorea baitzen, eta besteen aburuz, askatasunaren heroia.

Kontraesanez beteriko bizitzan; Karlos I.a hiltzera bidali zuenetakoa izanda, koroa arbuiatu zuen, nahiz eta errege horrek baino botere handiagoa eskuratu zuen; parlamentua bertan behera uzteko parlamentaria izan zen. Bere agindupean, erlijio askatasuna indarrean jarri zen arren, arnegu egiten zutenak torturatzen ziren. Denontzako justizia aldarrikatuta, Parlamentuaren baimenik gabe zergak igotzeagatik kritikatzen ziotenak espetxeratzen zituen. Cromwellen aldekoek, halere, tirania amaitu eta errepublika nahiz askatasuna aupatu zituela goresten dute. Erregezaleek boterea berreskuratuta, bere gorpua hilobitik atera zuten, eta, kateatuta, burua moztu zioten.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970ean haren bizitzan oinarritutako Cromwell filma estreinatu zen, Richard Harris irlandar aktoreak Oliver Cromwellen papera antzeztu zuelarik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oliver Cromwell Aldatu lotura Wikidatan