Oliver Goldsmith
Oliver Goldsmith (Ballymahon, Irlanda, 1728 - Londres, 1774) anglo-irlandar idazlea izan zen. Lan eginez ordaindu zituen ikasketak Dublinen. Edinburgon Medikuntza ikasketak egin zituen, ondoren Frantzia, Suitza eta Italia oinez egin zituen, eta bidaia haren berri eman zuen The Traveller (1764, Bidaiaria) liburuan. Bere garaiko ideiak eta ohiturak kritikatu zituen berak sortu zuen The Bee egunkarian (1759), eta bertan argitaratu zituen bere olerkirik onenak ere. The Vicar of Wakefield (1766, Wakefieldgo bikarioa) eleberriak egin zuen ezagun. The Good-Natured Man (1768, Gizon zintzoa) antzerkian bere garaiko sentiberatasuna kritikatzen du. The Deserted Village (1770) poeman nekazaritza hartu zuen gaitzat. English History (1771) historia-liburua ere idatzi zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.