Oliver Stone

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oliver Stone
Oliver Stone
Datu pertsonalak
Izen osoa William Oliver Stone
Ezizena Oliver W. Stone, Minh Duc
Jaio 1946ko irailaren 15a (77 urte)
New York (AEB)
Lanak
Lan nabarmenenak Salvador
Platoon
Born on the Fourth of July
JFK
Natural Born Killers
Alexander
Sariak Bi Oscar
Webgunea
IMDBko fitxa

William Oliver Stone (New York, 1946ko irailaren 15a) Ameriketako Estatu Batuetako film zuzendaria da. Bi Oscar irabazi ditu, Platoon eta Born on the Fourth of July filmengatik. Yale eta New York Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Vietnamgo gerran soldadu izan zen: han zauritua izan zen.

Haren zinemak, maiz benetako gertaeretan oinarritua, oso ideologia garbia dauka. Askotan filmak (batik bat JFK eta Natural Born Killers) manipulaturik daudela leporatu diote. U Turn filma salbu, Stonek bere gidoi guztiak idatzi ditu. Zuzendu dituenez gain, Midnight Express (1978), Conan the Barbarian (1982), Scarface (1983), Year of the Dragon (1985), 8 Million Ways to Die (1986) eta Evita (1996) filmetako gidoietan ere parte hartu du.

Donostiako Zinemaldia

1987an, Donostiako Zinemaldia ospetsu bilakatzen hasi berria zela, bertan zinema zuzendari gisa ian zen, bere Salvador filmaz Anoetako belodromoa antzoki erraldoi gisa inauguratzera. 2012an, Donostia Saria jaso zuen.[1]

Filmografia

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oliver Stone Aldatu lotura Wikidatan
  1. Oliver Stone, con todos los honores. 2012ko irailaren 19a. Diariovasco.com (Gaztelaniaz)