Olivier Debré
Wikipedia(e)tik
Olivier Debré frantses pintorea (Paris, 1920 - 1999). Michel Debré politikariaren anaia.
Biografia[aldatu]
Parisko Arte Ederretako Eskolan irakasle izan zen 1980. urtetik 1985. urtera. 1999an Arte Ederretako Akademiako kide izendatu zuten. Lanen artean ditu: Signe de ferveur noir (1945, Jaiera ikur beltza), Signe-personnage bleu pâle (1959, Ikur-pertsonaia urdin argia), Printemps jaune (1965, Udaberri horia), Signe de l´homme (1967, Gizonaren ikurra) eta Grande ocre rose de Touraine (1980, Touraineko arrosa okre handia).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.