Ollanta Humala
| Ollanta Humala | |
|
|
|
|---|---|
| Karguan | |
| 2011ko uztailaren 28a-(e)tik | |
| Presidenteordea | Marisol Espinoza |
| Aurrekoa | Alan García |
|
Peruko Alderdi Nazionalistako presidentea
|
|
| Karguan | |
| 2005ko urriaren 3a-(e)tik | |
|
|
|
| Jaiotza | 1962ko ekainaren 27a Lima, Peru |
| Alderdi Politikoa | Peruko Alderdi Nazionalista |
| Ezkontidea | Nadine Heredia |
| Lanbidea | Politologoa, militarra |
| Egoitza | Lima |
| Erlijioa | Katolikoa |
| Sinadura | |
| Web | http://www.presidencia.gob.pe/ |
Ollanta Moisés Humala Tasso (Lima, Peru, 1962ko ekainaren 27a) militar ohi eta politikari peruarra da. 2011ko uztailaren 28tik Peruko Errepublikako presidentea da.
Isaac Humala, langileen abokatu eta etnocacerismoaren (ideologia nazionalista etnozentrikoa) sortzailearen semea da. 1982an karrera militarra hasi zuen. Peruko armadan lotinant koronel izatera iritsi zen. 1992an Sendero Luminosoren aurkako borrokan parte hartu zuen eta hiru urte geroago Ekuadorren aurkako gerran. 2000ko urrian Fujimoriren aurkako altxaldi bat zuzendu zuen baina zapuztua izan zen[1]. Fujimoriren erregimena erori ostean Peruko kongresuak amnistiatu zuen.
2005ean Peruko Alderdi Nazionalista sortu zuen. Alderdi berria garaiz erregistratu ez zuenez, 2006ko Hauteskunde Orokorretan Unión por el Perú alderdiarekin aurkeztu zen. Lehenbiziko itzulia gainditu zuen, botoen %30.61ekin. Ekainaren 4an egin zen bigarren itzulian Alan Garcia nagusitu zitzaion botoen %52.62rekin.
2011ko Hauteskundeetan Peruko presidente aukeratua izan zen. Bigarren itzulian botoen %51,44 lortu zituen eta Keiko Fujimori kontserbadoreak %48,55[2]. Hauteskunde kanpainan eskuinekoek Hugo Chavezekin lotu zuten baina, bere lehenbiziko erabakiek erakutsi zutenez, hurbilago dago Lula da Silvak Brasilen erabili zuen eredutik Venezuelakotik baino[3].
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Peru, coronelazo no cuaja Explored.com.ec
- ↑ Ollanta Humala ezkertiarrak garaipen estua lortu du Perun Eitb.com
- ↑ Chavezen eta Lularen itzala Berria.info
| Artikulu hau Peruko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |