Olympe de Gouges

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olympe de Gouges

Olympe de Gouges (Montalban, Guiena eta Gaskoinia, Frantziako Erresuma, 1748ko maiatzaren 7a - Paris, Frantziako Lehen Errepublika, 1793ko azaroaren 3a) Frantziako Iraultzan jardun zuten emakume feministetako bat izan zen. Iraultza garaiak zabaldu zuen esperantza egoerarekin emakumearen eskubideak aldarrikatu zituen. Biltzar Nazionalak Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena onartu zuen 1789an, emakumezkoak barne hartu gabe. Horregatik, Gougesek, besteak beste, Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena idatzi zuen (1791), sexu biek eskubide berberak izan zitzaten. Era berean, eskubide horiek zabaltzeko eta ezagutarazteko hainbat ekintza egin zituen eta horregatik Robespierrek arriskutsutzat hartu zuen eta exekutatzeko agindua eman zuen.

1793an gillotinaz hil zuten, baina, beste emakume askorekin batera. Emakume haiek abiarazi zuten gaur egun arte diharduen mugimendu feminista.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olympe de Gouges Aldatu lotura Wikidatan