Olympia (Manet)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Olympia
Manet, Edouard - Olympia, 1863.jpg
Édouard Manet, 1863
olioa oihalean · Inpresionismoa
130.5 × 190 cm
Orsay Museoa

Olympia Édouard Manetek 1863an margotutako olio-pintura errealista da. Egun Parisko Orsay museoan dago, 1890ean frantziarrek erosi ondoren Claude Monetek antolatutako diru bilketa publikoaren bidez.

Maneten Bazkaria belar gainean margolanak hautsa harrotu bazuen 1863an, Olympia hau are eskandalugarriagoa izan zen 1865ean lehen aldiz erakutsi zenean. "Ezmorala" edo "oiesa" gisako adjektiboak jaso zituen.

Honelako margolan batek aurrekariak zituen arte historian, hala nola Giorgioneren Venus lotan, Tizianoren Urbinoko Venus, Goyaren Maja biluzik edo Ingresen Odaliska Handia. Baina Manetek ez zuen jainkosa bat islatu, haragi eta hezurreko pertsona bat baizik, maila handiko prostituta bezeroaren zain. Are gehiago, Olympia ez dago guztiz biluzik, gauza txiki batzuk (orkidea hilean, eskumuturrekoa besoan, lokarria lepoan eta espartinak oinetan) baitarama. Horrek, hain zuzen ere, neskaren biluztasuna eta erotismoa areagotzen ditu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olympia (Manet) Aldatu lotura Wikidatan