Omagh (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Omagh 2004ko Pete Travis ingeles zinema zuzendariaren filma bat da. 1998ko abuztuaren 15an Ipar Irlandan jazotako Omagheko atentatuari buruzkoa da. Filma jaiotzez Omagh udalerrikoa den Gerard McSorley aktoreak protagonizatu zuen.

Irlandako Errepublikako RTÉ eta Erresuma Batuko Channel 4 telebista kateek elkarlanean ekoiztu zuten. Filma Ipar Irlandako Omagh udalerriaz gain, Irlandako Errepublikako Navan udalerrian ere filmatu zen.

Argumentua

1998, Erresuma Batua eta Irlandako Errepublika Ostiral Santuko Hitzarmenaren bitartez Behin-behineko IRArekin bake akordio batetara iritsi berriak dira, hortaz, 1998ko apirilean biztaleria galdeketa baten bidez akordioa onartu ala ez bozkatzeko zorian dago. Halere, bake akordioarekin ados ez eta IRAtik banandu berria eta bere buruari Benetako IRA deitzen dion talde edo eszisioak soka tenkatu asmoz Ipar Irlandako Omagh udalerrian kaleak jendez lepo dauden egun batean auto-bonba baten bidez atentatua burutzera doa, hots, Omagheko atentatua, guzti honek jende ugari hil eta beste askoren bizitzak betirako zapuztuko dituelarik.

Ikus gainera

Kanpo loturak