On Diego Lopez Haroko kale nagusia
On Diego Lopez Haroko kale nagusia[1] Bilboko kale nagusienetariko bat da. Bizkaiko hiriburuko merkatal eta finantza-gunea da, bertan banketxe, erakunde publiko eta denda asko kokatuta egonik.
Eduki-taula |
Historia[aldatu]
1300ean Diego Lopez V.a Harokoaren omenez izendatu zuten, uria eratu zuen Bizkaiko jauna hain zuzen ere., 1876an Altzola, Atxukarro eta Hoffmeyer arkitektoek Bilboko zabalgunea onestean, Abandoko elizatean diseinatu zuten.
Ezaugarriak[aldatu]
1,5 kilometroko luzera eta 50 metroko zabalera ditu. Hasi Plaza Biribilean hasten da eta ipar-mendebalderantz jotzen du San Mamesko larreetara, non Jesusen Bihotza plazan du bukaera. Ia erdigunean (Plaza Biribiletik 600 eta Jesusen Bihotzetik 800 metrotara) Federico Moyúa plaza du, Bilboko zabalgunearen benetako erdigunea.
Kale honetan zehar hiribilduko bizitegi, merkatal eta enpresa-eraikin nagusienetariko batzuk daude. Hona hemen abibide batzuk:
- BBVAren Dorrea, Plaza Biribilean.
- El Corte Inglés
- Sota eraikina, 45.ean
- Lezama-Leguizamon etxea, Casilda Iturrizar parkea eta kalearen artean
- Carlton hotela
- Espainiako Bankua
- Txabarri jauregia, Moyúa Plazan
- Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia.
Galeria[aldatu]
-
EHNEren manifestaldia Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaren parean
-
Diego Lopez V.a Harokoaren oroitarria Plaza Biribilean