On Her Majesty's Secret Service (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
On Her Majesty's Secret Service
Datuak
Jatorrizko izenburua On Her Majesty's Secret Service
Izenburua euskaraz Bere Maiestatearen Zerbitzupe Sekretuan
Urtea 1969
Estreinaldia 1969ko abenduaren 18a
Generoa Espioitza
Herrialdea  Erresuma Batua
Iraupena 140 minutu
Aurrekontua 7 milioi dolar
Banatzailea United Artists
Zuzendaria
Peter R. Hunt
Ekoizleak
Harry Saltzman
Albert R. Broccoli
Gidoilariak
Richard Maibaum
Solasaldi gehigarriak:
Simon Raven
Ian Fleming idazlearen On Her Majesty's Secret Service eleberrian bilduman oinarritua
Aktoreak
George Lazenby
Diana Rigg
Telly Savalas
Bernard Lee
Gabriele Ferzetti
Musikagileak
John Barry
Argazkilariak
Michael Reed
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

On Her Majesty's Secret Service (euskaraz Bere Maiestatearen Zerbitzupe Sekretuan) 1969ko Peter R. Hunt ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen On Her Majesty's Secret Service eleberrian bilduman oinarritua dago. Filma honetako protagonista nagusia James Bond britainiar agente sekretua da. Bertan, George Lazenby, Diana Rigg, Telly Savalas, Bernard Lee eta Gabriele Ferzetti aktoreek antzeztu zuten.

1967ko You Only Live Twice filma ostean Sean Connery aktoreak James Bond pertsonaiaren papera gehiago ez antzezteko erabakia hartu ondoren, Eon ekoiztetxeak hura ordezkatzeko erabat ezezaguna zen George Lazenby aktore eta modeloa hautatu zuen. Halere, filma hau filmatzen ari zen bitartean George Lazenbyk James Bonden papera behin bakarrik anteztuko zuela erabaki zuen. Hortaz, 1971ko Diamonds Are Forever filman Sean Connery aktoreak James Bonden papera berreskuratu zuen.

Filma Italiarko Riviera, Londres (Erresuma Batua), Berna eta Piz Gloria (Suitzako Alpeak) eta Portugalen filmatua eta girotua egon zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Bond (George Lazenby) britainiar agente sekretua SPECTRE erakunde sekretuko Ernst Stavro Blofeld (Telly Savalas) jabearen atzeman nahizik dabil. Ikerketaren emaitzekin gustura ez dagoenez MI6ko M buruzagiak kasutik ateratzea erabaki du. Erabaki honekin nazkatuta, James Bondek dimititu eta Blofeld atzematera bere kaxa joango da (halere, Mren idazkaria den Moneypenny andereinoak (Lois Maxwell) Bond «dimititua» beharrean «oporretan» bezala erregistratuko du). Bondek Korsikar Batasuneko Marc-Ange Draco (Gabriele Ferzetti) buruzagiarengandik Blofeldi buruzko informazioa jasoko du. Era berean, Dracoren alaba den eta Bondek Portugalen topatutako Teresa di Vincenzo (Diana Rigg) kondesa alargunarekin maitemindu eta ezkondu egingo da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]