On Kixote Mantxakoa
On Kixote Mantxakoaren 4. argitalpeneko azala. |
||
| Egilea | Miguel de Cervantes (1605) | |
| Generoa | Abenturazko eleberria | |
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | El ingenioso hidalgo don Quijote de la Mancha | |
| Jatorrizko hizkuntza | Gaztelania | |
| Argitaratzailea | Imprenta de Juan de la Cuesta | |
| Herrialdea | ||
| Euskaraz | ||
| Izenburua | Mantxako Don Kijote | |
| Itzultzailea | Pedro Berrondo | |
| Argitaratzailea | Hiria Liburuak (2005) | |
| ISBN | ISBN 8497971191 | |
On Kixote Mantxakoa[1] Miguel de Cervantes espainiar idazle ospetsuaren idazlan nagusia da. Munduko hainbat hizkuntzatara itzulita dago, tartean euskarara, mundu mailan literaturaren libururik aipagarrienetakoa izanda. Halaber, ugari izan dira zinemara eraman dituzten liburuaren bertsioak.
Gaztelaniazko jatorrizko izenburu osoa El ingenioso hidalgo Don Quijote de la Mancha den arren, ezagunagoa da Don Quijote izen laburtuarekin.
Zalduntza-liburutzat jotzen dute, hau da, zaldun eta printzesei buruzkoa. Kontuan izanda Cervantesek XVII. mendean idatzi zuela, ondorioztatuko dugu idazleak gai horiek metaforikoki baliatu zituela beste kontzeptu batzuk helarazteko.
Eduki-taula |
Zatiak [aldatu]
Lehen zatia [aldatu]
1605ean Madrilen argitaratu zuen.
Bigarren zatia [aldatu]
1615ean argitara eman zuten, "Segunda parte del ingenioso cavallero Don Quixote de la Mancha" izenarekin.
Euskarazko itzulpenak [aldatu]
- XIX. mendean, José Palacio Sáenz de Vitery idazle arabarrak (Legutio) liburua euskaratzeari ekin zion, baina hil zen lan izugarria amaitu barik. Madrilen (Palacio del Paseo del Cisne) zeuden eskuizkribuak ez dira gaur egun arte ailegatu, Espainiako Gerra Zibila dela eta.
- Don Kijote Mantxa'ko argitaratu zuten bi liburukitan. Zarautzeko Itxaropena argitaletxeak 1976an lehenengo zatia eta Jose Estornes Lasak 1985ean bigarrena. Pedro Berrondo izan zen itzultzailea.
- 2005ean, laugarren mendeurrena zela eta, edizio berritua batuaz argitaratu zuen Erein argitaletxeak, Patxi Ezkiagak laburtuta eta egokituta. Halaber, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Berrondoren lana argitaratu zuen faksimile.
- 2012an, Eneko Iñarrondok amaitu zuen itzulpena. Irakurri dezakezu http://onkixotemantxako.eu orrialdean.
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez)(Gaztelaniaz) Laugarren Mendeurrenaren webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Liburua dohainik deskargatzeko
- (Euskaraz) Euskarazko bertsioaz Gotzon Egiaren artikulua
- (Euskaraz) 2005eko faksimil berriztuak
- (Euskaraz) 2005eko euskarazko bertsio egokituaz