Onbakutz

Koordenatuak: 42°56′12″N 2°20′31″W / 42.9366408°N 2.3418487°W / 42.9366408; -2.3418487
Wikipedia, Entziklopedia askea
Onbakutz
Datu orokorrak
Garaiera1.226 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°56′12″N 2°20′31″W / 42.9366408°N 2.3418487°W / 42.9366408; -2.3418487
MendikateaUrkilla mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba

Onbakutz edo Askiolagaina Urkilla mendilerroan dagoen mendia da, mendilerro honetako garaienetakoa. 1.226 metroko garaieraekin, mendilerro honetako laugarren mendirik garaiena da. Berez ez da oso mendi ezaguna.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petroleroak izeneko tokitik doa bideetako bat. Bide hau, nahiko erraza da, baina, itxuraz, ez du interes handirik mendizaleentzat. Galtzada erromatarraren bidea hartu beharrean, ezkerraldeko bidea hartu behar da, Urbia eta Oltzara doana. Bide hau, igoaz doa Urkiola II izeneko tokitik, eta, berehal, Askiola mendira iristen da. Hemendik, ezkerretara hartu eta igoera leun baten bidez, Onbakutzera heltzen da.

Galarretatik, mendizaleentzat interesgarriagoa den bide bat abiatzen da. Herrixka honetatik irten ondoren, Malkorra labarrera poliki-poliki sartzen den bidetik joan behar da. Xedea, Pagomakurra edo Zelaibixkar izeneko mendatera heltzea da, Milpiribil mendiaren ekialdean. Eskuinetik, Onbakutz mendiaren tontorrera heltzen da.

Urbiatik etorriz gero, Arantzazutik igo ondoren, San Adriango tunelerako adierazitako bideari jarraiki, mendate hontara heltzen da, eta Onbakutz mendia inguratzen du.

Azkenik, Otzaurte mendatetik kontrako bidea eginez gero, ez da zailtasunik egongo tontorrera iristeko. Tuneletik abiatuta eta Lizarrate izeneko tokia igaro ondoren, pagadian ondo ikusten den galtzada jarraitu behar da, eta ez da utzi behar bide hau Pagazulueta izeneko mendatera iritsi arte. Orduan, pixka bat igo behar da, eskuinetara Liñategieta mendiaren tontorra utziz, eta, aurrerago, Askiolarena, beste aldean. Askiolako mendatetik, Onbakutzen tontorra hurbil eta begi bistan geratzen da. Askiolako mendate honetara, lehen aipaturiko Galarreta herrixkatik ere hel daiteke, Astibarri labarretik barrena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]