Ondarreta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 43°19′00″N 2°00′07″W / 43.31667°N 2.00194°W / 43.31667; -2.00194

Ondarreta
Irudia: Ondarreta
Bandera urdina Sorosleak Elbarrientzat prestatuta Eremu babestua
Ezaugarri orokorrak:
 - Kokalekua Donostia
 - Luzera 620 m
 - Batez besteko zabalera 120 m
 - Betetasun maila handia
 - Urbanizatze maila handia
 - Pasealekua Bai
Hondartza mota:
 - Hondar mota fina
 - Bainuaren egoera {{{bainua}}}
 - Hondartza nudista Bai
Kirolak:
 - Surfa egiteko desegokia
(gunetxoa ezker aldean)
 - Urpekaritza Bai
 - Besterik {{{beste kirolik}}}
Ingurumena:
 - Landaredia Bai
 - Eremu babestua Bai ([[{{{babestua}}}]])
 - Bandera urdina Bai
Segurtasuna:
 - Arrisku seinaleak Bai
 - Hondartzaina Bai
 - Udaltzaingoa Bai
 - Sorosle taldea Bai
Sarbideak:
 - Elbarrientzat Bai
 - Sarbide mota Ibiltokitik
 - Sarbide seinaleztatua Bai
Bestelako informazioa:
 - Taberna kopurua 2 bertan
 - Kanpina Bai
 - Herrigunerako distantzia 0 m

Ondarreta Donostiako Antigua auzoko hondartza da, Kontxako badiaren mendebaldean kokatua. 600 metroko itsas-lerroa du Eduardo Txillida pasealekutik Loretopera, eta 100m zabal da. Honen ondorioz, eta Antigua auzoa ia itsaso-mailan eraikia denez, kota-diferentzia hain da txikia hondartza eta pasealekuaren artean, tarte luze batean barandilarik ere ez dagoela.

Ondarretako espetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1890ean, kartzela ireki zuten Ondarretako hondartzan (Igeldotik hurbilen dagoen aldean), probintziako espetxe izateko. Mota guztietako presoak bildu zituen, baina 1931z geroztik preso politikoz bete zen. 1936ko gerratik aurrera, frankistek milaka lagun espetxeratu zituzten. Horietako asko torturatu zituzten; eta gutxienez 600, kartzelatik atera eta fusilatu egin zituzten, 1948ra bitartean. Protestei eta askatasun eskaerei ezikusiarena egin zieten.[1] Eraikin hari loturiko gertaerarik tamalgarriena 1936an gertatu zen: frankistek ia 200 preso atera zituzten, eta Hernaniko hilerrian fusilatu.[2]

1949an eraitsi zuten espetxea. Hala ere, badira kartzelaren hondakinak Ondarretako hondartzaren, pasealekuaren eta lorategien azpian, oraindik ere.[2]

Parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarreta hondartzaren alboan Ondarretako lorategiak daude.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ondarreta, gezalaren kartzela erakusketa.
  2. a b «Ondarretako kartzela zena», Donostia Frankismoan webgunea, 2009-05-02.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]