Onddo arre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txantiloi:Mikomorfotaula infotaulaNola sortu mikomorfotaula bat
Onddo arrea
Ezaugarriak:
Pores icon.png 
poroak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Adnate gills icon2.svg 
himenioa adnatua da
Olive spore print icon.png 
espora olibak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Edible toxicity icon.png 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Onddo arrea
Boletus badius JPG1.jpg
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Fungi
Filuma: Basidiomycota
Azpifiluma: Agaricomycotina
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Boletales
Familia: Boletaceae
Generoa: Boletus
Espeziea: Boletus badius
Fr. (1832)

Onddo arrea (Boletus -lehen Xerocomus- badius) Europa eta Ipar Amerikako perretxiko jangarria da. Sarritan onddozuriaren ahaide txiroa kontsideratu da, baina orain zenbaitek estimu handitan daukate.

Eduki-taula

[aldatu] Morfologia

Perretxiko honen izena txapelaren arre koloretik dator. Hasieran txapel hemisferikoa dauka, gero ganbila eta azkenean ia laua, 6 eta 15 zentimetro arteko diametrokoa heldua denean. Ez dauka ilerik eta lehorra da, baina euria egiten duenean apur bat likatsua izan daiteke[1].

Tutuak luzera ertainekoak dira, eta poroak txikiak eta angelutsuak. Kolore zurixka daukate hasieran, gero horitu egiten dira eta azkenean hori-berdeak dira. Presionatuz edo igurtziz gero, urdindu egiten dira.

Hanka arrexka da, zilindrikoa, gehienetan sendoa eta azalera haritsuduna.

Haragi zurixka edo horia dauka, gogorra hasieran, gero harroagoa, kutikularen azpian marroiagoa eta hezetasunarekin urdindu egiten dena.

Espora marroi-oliba kolorekoak dauzka, leunak.

[aldatu] Ekologia

Iraila eta urria artean agertzen da. Oso arrunta da koniferoetan, baina hostoerorkorretan ere aurki daiteke. Lurzoru silizeoetan bizi da.

[aldatu] Gastronomia

Duela gutxi arte gutxietsi egiten zen jangarri gisa daukan balioa, gehien bat mozten denean kolore urdina hartzen duelako. Jateko ona da, nahiz eta Boletus generoko espezie ezagunenak (onddozuria, onddobeltza) baino apur bat eskasagoa den.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Mendaza R & Díaz G (1987). "Las setas. Guía fotográfica y descriptiva". Sección de Micología de Iberduero

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak