Onddo hankaeder
|
||||||||||||||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
Onddo hankaederra (Boletus calopus boletoen familiako perretxikoa da. Bere izena, bai zientifikoa zein euskarazkoa, grezieratik dator: καλος ("ederra") eta πους ("hanka"), bere hanka politari erreferentzia eginez. Onddo itxurosoa den arren, oso zapore mingotsa dauka eta ez da jangarritzat hartzen.
Eduki-taula |
[aldatu] Morfologia
Txapelak 5 eta 12 zentimetro inguruko diametroa dauka. Kolore hori-berdekarakoa da gainetik, eta printza oliba edo arre oso argiak ere badauzka. Txikitan puxika itxurakoa da, gero ganbila eta azkenean ia laua izan daiteke.
Hodi mehe eta atxikiak dauzka, kolore hori argikoak. Ukitutakoan urdin kolorea hartzen dute.
Hankaren luzera 5-15 zentimetrokoa da. Sendoa eta betea da, eta oinarrian lodiagoa. Goialdean hori bizia da, eta oinarrian gorria. Tartean sareta gorri batez estalita dago.
Mami trinkoa dauka, zuri-horixka. Hatzamarrarekin sakatzean urdindu egiten da.
[aldatu] Ekologia
Uztailetik abendura sortzen da, hostoerorkorren basoetan (gehien bat harizti eta urkidietan), lurzoru kaltzikoletan.
[aldatu] Gastronomia
Onddo hau ez da jangarria, alde batetik oso mikatza delako, eta bestetik toxikoa dela susmatzen delako.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Boletus calopus Errotari mikologia elkartearen webgunean
- (Ingelesez) Boletus calopus Mycobank-en