Ongarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:04, 22 apirila 2015
Ongarri bezala erabilitako simaurra.

Ongarria edo ongailua lurra emankorrago bihurtzeko erabiltzen den substantzia organiko zein minerala da. Ongarri naturalen artean simaurra aurki daiteke.

Europar Batasunaren arabera "ongarria landareei mantenugaiak ematen dizkien substantzia da".[erreferentzia behar]

Lur baten emankortasuna eta bere osaera kimikoa erabat loturik daude elkarrekin, osaera hori oso aldakorra izaten da. Uztek lurrari konposatu kimikoak kentzen dizkiote, eta euriak sortzen duten ur gaineko urak ere eramaten dituzte gai horiek. Beste batzuetan, berriz, lurrak ez ditu izaten landare jakin batek era egokian hazteko behar dituen konposatu kimiko guztiak.

Ongarrien zeregina landareek hazteko behar dituzten konposatu kimikoz berriro lurra hornitzea da, konposatu kimiko bat ez izateak gelditu egiten baitu beste guztien ekintza, haietatik behar adina eta gehiago izanda ere. Uztaren errendimendua lurzoruan oso proportzio txikian dagoen konposatu kimikoak mugatua dago, hori dela eta, lurrak aztertzen dira zein konposatu kimiko behar dituzten ezagutzeko, eta lurrari gehitu beharreko ongarriak zein neurritan erabili behar dituen jakiteko. Lurrari gehitzen zaion ongarriak organikoak edo mineralak izan daitezke.

Ongarri motak

Ongarriak, jatorri (organiko, mineralak) edo elementu kopuruaren (sinple eta konposatuak) arabera sailkatzen dira.

Ongarri gisa elementu bakar bat duenari ongarri sinplea deitzen zaio; bi edo hiru elementu baldin baditu, ongarri konposatua. Azken hori ongarri sinpleak nahasiz, edo elementu ongarri bat baino gehiago dituzten gorputz egonkorrak (ongarri konplexuak)eratzeko gai diren erreakzio kimikoak eginez lortzen dira.

Ongarri organikoak

Animalia edo landare-jatorria dute (guanoa, adibidez). Hala ere sintesi prozesu batean sortutakoak izan daitezke, aipatzearren urea. Bereziki nitrogenoa ematen diote lurrari eta beren zeregin nagusia humusa eratzea da.

Ongarri mineralak

Ongarri mineralak jatorri minerala duten substantziak dira, industria kimikoak edota meatokiak ustiatzean sortuak. Nagusiak nitrogenodunak, fosfatodunak eta potasiodunak dira.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ongarri Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak