Onil

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sukaldeko onila.

Onila edo Inbutua likidoak aho estuko edukiontzietan bideratzeko erabiltzen den tresna da. Gehienbat, laborategi eta sukaldeetan erabiltzen da. Kotxeetan ere erabil daiteke, gasolina tankeak, tanta bakar bat bera ere erortzen utzi gabe betetzeko. Onilak, ohi, bi konoko forma du. Gainaldean, kono nagusiak likidoen sarrera hartzen du, eta, behealdekoak, txikiak, goialdetik datorren likidoa edukiontzi batetara kanalizatzen du. Batzuetan, onilaren behealdea zilindro bat da. Onilak beirazkoak edo plastikozkoak dira batez ere.

Laborategietan, mota ezberdinetako onilak erabiltzen dira, xede ezberdinak lortzeko.

Erabilerak [aldatu]