Onize

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Onizea edo onixa, haitzurdin onize edo kare onizea bezala ere ezagutzen dena, erdi harribitxitzat hartzen den mineral bat da. Lau onize mota daude:

Eduki-taula

[aldatu] Berdea

Kolore zeharrargitsu eta berdekoa, iluna da tonalitaterik preziatuena. Gaztaina koloreko zaintxoak izaten ohi ditu

[aldatu] San Martin

Opakua, gaztaina eta gorriska koloreduna. Intentsitate ezberdinetako zerrendak ditu, eta bere gogortasun handiak leuntze bikain bat ahalbidetzen du

[aldatu] Onixtin

Aurreko bi moten materialak dituena da.

[aldatu] Aragonita

Zurixka edo grisaxka kolorekoa, aurreko motek baino zuntz sendoagoak dituena.

Bere eraketa bolkanikoa da, sumendi gasen metaketak eratutakoa. Batez ere, bitxigintza eta apainketa gaientzako erabiltzen da, bere tonalitate berdexken erakargarritasunagatik eta bere leundu bikainagatik.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak