Ontologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lainobeltz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:55, 23 urtarrila 2016

Ontologia izakiaren azterketa da, horregatik, izatearen teoria izenez ezagutzen da, hau da, gauzen azterketa: zer den, nolakoa den eta nola den posible. Ontologiaren zeregina oinarrizko kategoriak ezartzea da.

Aristotelesek K. a. IV. mendean metafisika orokorraz edo hasierako filosofiaz eman zuen definizioarekin bat dator ontologia. Ontologiak XVIII. mendean hartu zuen indarra Wolff-ek emandako azalpenekin. Wolff-ek izakiari dagozkion ezaugarri orokorrak aztergai dituen alor gisa definitu zuen ontologia, ez badiren izakien ezaugarriena soilik, diren eta izan daitezkeena baizik; Kantek, ordea, badiren izakien azterketa gisa ulertu zuen ontologia eta argudio ontologikoaren bidez izaki perfektuenak ere (Jainkoak), perfektu izango bada, existitu beharra duela adierazi zuen. XX. mendean berriro ere indartu da ontologia, fenomenalisten eta existentzialisten artean batez ere.


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ontologia Aldatu lotura Wikidatan
Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak