Ooide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
JoultersCayOoids.jpg

Ooideak karbonatuzko ( zehazki, aragonitozko) esfera txikiak dira, 2 mm baino tamaina txikiagoa dutenak. Arro barneko sedimentu bat da, hau da, arro sedimentarioan bertan, ahuspe edo prezipitazioz sortua.

Esferaren erdian edozein konposiziozko partikula bat dago, eta partikula inguratuz aragonitozko zirkulu kontzentrikoak jartzen doaz (tipula baten gisan). Hau da, aragonitoa nukleoaren inguruan prezipitatzen da. Ooideak ur mugimendu jarraia dagoen lekuetan topatzen dira, sakonera txikitan. Uraren mugimenduak hondora eror daitezen saihesten du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]