Opabinia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Opabinia
Fosilaren garaia: Kanbriar ertaina

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Stem-group: Arthropoda
Klasea: Dinocaridida
Ordena: Radiodonta
Familia: Opabiniidae
Generoa: Opabinia
Espeziea: Opabinia regalis

Opabinia kanbriarreko aztarnategi fosiletan aurkitutako animalia da. Bere espezie bakarra, Opabinia regalis, Kolunbia Britainiarreko Burgess Shale aztarnategiko fosilengarik ezagutzen da. Myoscolex, Australia hegoaldeko fosil bat, bere ahaidea izan liteke. Opabiniaren aurkitzaileak, Charles Doolittle Walcott-ek, Kanadako Mendi Harritsuetako Opabin gailurragatik jarri zion izena. Hogei ale baino gutxiago ezagutzen dira.

Animalia hau lakaindua zegoen eta mineralizatu gabeko kanpo-eskeleto bat zeukan. Gorputzaren luzera 4-7 cm bitartekoa zen. Buruan pedunkuludun bost begi zeuzkan, Opabiniari 360ºko ikusmena emango lioketenak, eta proboszide luze eta malgu bat arantza batzuekin bukaeran, harrapariak harrapatu eta ahora eramateko baliogarriak. Ahoa buruaren azpian zeukan, proboszidearen oinarriaren atzean. Gorputzeko lakain bakoitzak brankia multzo bat zuen eta hegal moduko batzuk, ezezagunak garaiko beste animalia guztietan, Anomalocaris ezik. Azkeneko hiru hegalek isatsa osatzen zuten. Ezagutzen ditugun artropodoek ez bezala, Opabiniaren buruak ez dirudi elkarturiko lakainez eraturik dagoenik.

Opabinia itsas hondarreko sedimentuen gainean bizi izango zen harrapakinen atzetik igeri eginez alboetako hegatsak mugituz. Proboszidea harraparien gordelekuetan sartuko zukeen hauek bilatzeko, Itsas hondarreko sedimentuak ere astinduko zituzkeen proboszidearekin jana bilatzeko.

Opabiniaren ezohiko morfologiak azken ehun urteetan klasifikazio saiakera batzuetara eraman zuen. Walcott-ek, adibidez, Opabinia lehenengoz deskribatu zuenak, krustazeo mota bat zela uste zuen. Leif Størmer-ek, Percy Raymond-en aurreko lan batean oinarrituz, ustezko "trilobitoide" bat zela pentsatu zuen. Opabiniaren ikerketa modernoak 1975ean hasi ziren, Harry Blackmore Whittington-en birdeskribapenarekin, zeinak proboszidea fluidoz betetako moko malgu bat zela erakutsi zuen. Whittington-ek ez zuen artropodoen ezaugarri diren apendize artikulatuen aztarnarik aurkitu, hauek egon beharreko lekuetan opabiniaren gorputza disekzionatu zuen arren. Honek Opabinia artropodo bezala ez sailkatzera eraman zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Opabinia Aldatu lotura Wikidatan