Opalo
Wikipedia(e)tik
|
|
|||
| Ezaugarri orokorrak | |||
|---|---|---|---|
| Kategoria | Mineraloidea | ||
| Formula | Silize hidratatua, SiO2·nH2O | ||
| Identifikazioa | |||
| Kolorea | Zuria, beltza, gorria, laranja, espektroaren ia kolore guztiak, gardena. Gutxitan kolore bakarrekoa. | ||
| Sistema kristalinoa | Amorfoa | ||
| Haustura | Ez | ||
| Fraktura | Konkoidaletik asimetrikora | ||
| Gogortasuna Mohs eskalan |
5,5 - 6,5 | ||
| Distira | Beirakaretik erretxina itxurara | ||
| Pleokroismoa | Ez | ||
| Marra | Zuria | ||
| Dentsitate erlatiboa | 2,15 (+,08, -,90) | ||
| Disolbagarritasuna | Gazur beroan, baseetan, metanolean, azido humikoan, azido hidrofluorikoan | ||
Opaloa tenperatura nahiko baxuetan metatzen den eta edozein motatako arroken pitzaduretan ager daitekeen den gel mineraloidea da. Gehienetan limonitan, hareharrietan, erriolitan eta basaltoan ageri da.
Opalo hitza latinezko opalus hitzetik dator, eta hau grezierazko opallios ("harria") hitzetik.
Opaloaren ur-edukia ehuneko 2 eta 3 artekoa da normalean, baina %20 izatera irits daiteke. Kolore askotakoa izan daiteke, baina arruntenak zuri-beltzak dira eta arraroenak gorriaren eta beltzaren arteko nahasteak.
Opaloa fosilak era ditzakeen mineraloideetako bat da. Hala ere, opalodun fosilak ez dute interes zientifiko berezirik, bildumagileentzat ez bada.