OpenERP

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
OpenERP
OpenERP Official Logo.jpg

OpenERP-ren Logotipo ofiziala
Garatzailea
OpenERP S.A
Informazio orokorra
Plataforma-anitz
ERP
GPL
Bertsioa:
6.0.3
Ez

OpenERP (lehenago TinyERP bezala ezaguna) ERP (Enterprise Resource Planing) eta CRM (Client Resource Management) sistema batean oinarritzen den aplikazio modular bat da. Bezero-zerbitzari eskema bat jarraitzen duen osaigai ezberdinak ditu eta AGPL lizentzia askean argitaratua dago.

Eremu desberdinak hartzen ditu kontutan sistemak:

  • Erosketa/salmenta kudeaketa
  • CRM kudeaketa
  • Proiektuen kudeaketa
  • Inbentario/biltegi kudeaketa
  • Giza baliabideen kudeaketa
  • Ekoizpen kudeaketa
  • Kontabilitate finantzieroa
  • Kontabilitate analitikoa
  • Zereginen automatizazioa
  • Marketing kanpainak

Softwarearen barne egitura, nukleoko modulu batetik abiatuta eremu bakoitzarentzat gutxieneko modulu sorta batez osatuta dago. Guzti honekin batera, eremu desberdinen informazioaren partekatze ona bermatzeko, lan fluxuak erabiltzen ditu.

Sistema hau multiplataforma dela argi dago, GKT edota web nabigatzaile bidezko bezeroekin konekta gintezke sistemaren zerbitzarira eta Linux, Windows zein, Mac OS X plataformetarako egokitua dago. Datu gordailu moduan berriz PostgreSQL datu basea erabiltzen du eta Python programazio lenguaian oinarritzen den OpenObject framework-ean idatzia dago. Beraz, sistemaren egokitzea edota inplantazioa beste sistemetan baino garbiagoa izatea bermatzeaz gain, beste baliabide batzuk baino denbora tarte gutxiagoan egin ahal izatea ahalbidetzen du.

OpenERP definizioz momentuan merkatuan existitzen den Kode Irekiko ERP garrantzitsuenetariko eta sinpleenetariko bat bezala aurkezten zaigu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: OpenERP Aldatu lotura Wikidatan