OpenID

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Acap.svg
Artikulu honek gramatika, estilo, lotura edota ortografia akatsak ditu
Berau editatu eta zuzenduz lagun dezakezu.

OpenID identifikazio digitaleko sistema dezentralizatua da.

Eduki-taula

[aldatu] Sarrera

Gure egunerokotasun digitalean, on-line dauden makina bat baliabide teknologiko erabiltzen ditugu, izan Gmaileko posta elektronikoa, argazkiak gordetzeko Argazkiak.org kontua, GeraGaitezeneko gure profila, EuskalTubeko gure bideoak, Zabalduko profila... eta bakoitzean gure erabiltzaile izen eta pasahitzarekin profil bat sortu beharra daukagu. Jarraian, profil hori sortu ondoren, gure berezitasunak sortzen ditugularik, bertan gure berezitasunak kudeatzeari eta ezartzeari ekiten diogu: Lagunak gehitu, lehenetsiko hizkuntza aukeratu, gure kokapen geografikoa ezarri...

Lan hau bi edo hiru lekuetan egiten badugu, ez da aparteko arazoa. Aldiz, aurreko adibideez gain beste hamaika foro, web gune eta zerbitzuetan izena eman beharra badaukagu, nekaldi digitala deritzona sorrarazi dezake. Oinarrian, OpenIDrentzako soportea ematen duten online zerbitzuetara sarrera ematen duen gune deszentralizaturiko identifikazio sistema bat dela esan dezakegu. Modu xumeagoan adierazte aldera, Open IDren bitartez erabiltzailearen nortasun bakarrarekin web zerbitzu anitzetara sarrera ahalbideratzen duen teknologia da eta horren bitartez, online zerbitzu guzti horietan ez daukagu zertan erregistratzen jardun beharrik. Noski, baldin eta online zerbitzu horrek OpenIDrentzako soportea ematen badu.

[aldatu] Nola erabiltzen da

Erabilpenak ez du aparteko misteriorik, lehenik OpenID identifikazio zerbitzua eskeintzen duen edozein ornitzailearengana jo beharko dugu. OpenIDren web gune ofizialean dagoen zerrendakoren bat erabiltzea aholkatzen da, hauetaz gain beste ornitzaile pilla bat badago, baina ez dakigu gure datuak nola kudeatuko dituzten. Hauetako edozein orriretan sortzen dugun kontuak leku askotara sarrera ahalbideratuko digu.

OpenID jada eskaintzen duten zerbitzu anitz badaude eta posible da horretaz jabetu ez izana, adibide gisa Flickr, Technorati, Wordpress.com, AOL, etc. Horrekin batera, zerrenda osoa ikuskatzea aholkatuko nuke, hartara komeni zaiguna aukeratzeko aukera izango baidugu. Dagoeneko Wordpress.com-eko erabiltzaileak bagara, ez daukagu zertan kontu berri bat sortzen aritu beharrik, erabiltzailea.wordpress.com erabiltzaile izenarekin web guneetan logeatuko baigara.

myOpenID deitzen den ornitzailea da erabili dudana adibide gisa. Zerbitzu horretan kontu bat sortuaz, URL baten itxura izango duen erabiltzaile izena izango dugu: http://erabiltzailea.myopenid.com, erabiltzaile izen hau, OpenIDrentzako soportea ematen duten leku guztietarako balioko digu.

OpenID soportea ematen duen leku batetara sartzen garenean, erabiltzaile izen hori soilik erabiliko dugu eta behin sartutakoan, myOpenID lekura berbidaliko digu, hartara APIan gure kontuaren sarrera baieztatu dezagun. Bertan, behin bakarrik sartzea edo sarrera guztiak kontuan hartzea nahi dugun esango diogu. Aurrerantzean, konfidantzakoa bezala ezarri dugun lekuan egingo ditugun sarreretan, erabiltzaile izena eta psaitza sartuko ditugu soilik eta zuzenean sartuko gara.

[aldatu] Ondorioak

Zoritxarrez oraindik edatu gabeko baliabidea da. Baina denborak aurrera egin ahala, indarra hartzen joango den tresna ahaltsua da, OpenID soportatzen duten gure gune gogokoenetara sarrera ahalbideratzen baidu erabiltzaile izen eta pasahitz bakarrarekin, hartara, erabili nahi dugun zerbitzuan ez daukagu zertan erregistratzen jardun beharrik.

[aldatu] Kanpo loturak