OpenOffice.org

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
OpenOffice.org
OpenOffice.org 2 icon.png
Garatzailea
Informazio orokorra
Sistema anitzetan
bulegotika-suite
LGPL
Bai
OpenOffice.org Writer

OpenOffice.org (eta ez OpenOffice, marken arteko lehia bat zela-eta), LGPL lizentziapean kode irekiko bulegotika-suite bat sortzeko proiektu komunitario bat da, Sun Microsystemsen StarOfficen oinarrituta.

Microsoft Officen sortutako fitxategiak zuzenean irakurtzeko gai da, baina bere formatu propioa erabiltzen du, XMLn oinarrituta dagoena. Fitxategiak XML formatuan sortu eta gero, konprimatu egiten ditu, eta honi esker Microsoftenek baino leku gutxiago behar dute.

OpenOffice.org-ek Microsoft Windows, Linux, Solaris eta Mac OSerako bertsioak ditu. StarOfficen azken bertsioak ere OpenOffice.org-en oinarrituta daude.

Barneratutako tresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Writer, WYSIWYG editore bezala balio dezakeen testu prozesagailua.
  • Calc, kalkulu-orriekin lan egiteko.
  • Draw, marrazkiak egiteko, SVG formatuan gordetzeko aukera eta guzti.
  • Impress, aurkezpenak egiteko.
  • Math, formula matematikoen editorea.
  • Base, datubaseak kudeatzeko aplikazioa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
OpenOffice.org