Opera-Cinema Vesa

Koordenatuak: 42°50′39″N 2°40′13″W / 42.84415°N 2.67021°W / 42.84415; -2.67021
Wikipedia, Entziklopedia askea
«Opera-Cinema Vesa»
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′39″N 2°40′13″W / 42.84415°N 2.67021°W / 42.84415; -2.67021
Map
Arkitektura

«Opera-Cinema Vesa» Gasteizen dagoen eraikina da.

1999ko otsailaren 15ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Deskribapena

«Opera-Cinema Vesa» eraikuntza Gasteizko XIX. mendeko Zabalgunean kokaturik dago, San Prudentzio eta Foruak kaleen artean, bi kale hauetan fatxada duelarik. Hasiera batean, ikuskizunetarako eraiki zen, geroago, aitzitik, errentagarritasun eza zela eta, erabateko barne eraldaketa jaso zuen eraikinak, bulegoak zein lokal komertzialak kokatzeko.

Baloratzeko elementu gisa, hasierako eraikinetik fatxadak eta atariko patioa gelditzen dira. Fatxada nagusiak (San Prudentzio kalea) hutsune banaketa eta bata bestearen menpeko gorputzez eratutako egitura du, erdiko eta simetrikoa den eskema baten arabera marraztua. Aipatu fatxada Antzoki Nagusiari loturik agertzen da erlaiza berarekin, beste aldea, berriz etxebizitza eraikuntza batean kokatzen delarik, erlaizaren altuera zertxobait aldatuz. Foruen kaleko fatxadak gune lau eta hutsune bertikal handidun eskema simetrikoa aurkezten du baita ere, fatxada nagusiarekiko nahitako xumetasun handiagoa agertuz. Atariko patioak barne banaketa eta eraikuntzaren erdiguneari dagozkion funtzioak betetzen ditu.

San Prudentzio kaleranzko fatxada, altuera bereko bi eraikinen artean kokatzen da, behe solairua eta bi gehiagorekin, hegalean eta tarteko erlaizetan jarraipena emanaz. Adreiluz eraikia, erdian gorputz bat erakusten du eta beste bi alboetan, erdikoa nabarmenduz bere monumentaltasunagatik neurrietan eta behe eta lehen solairuak hartzen dituen nitxal semizirkular bat aurkeztuz. Arkuaren intradosa kasetoiz dekoratua dago, bertan uhel formako kartelak inskribatuz.

Erdiko gorputza horizontalki banatzen da behe solairuan dinteldun hiru hutsune geldituz toskaniar zutabez bananduta, erdiko zutabeak parekatuak izanik. Beraien gainean taulamendu bat kokatzen da maskor formadun eta egurra eta lehiateriko itxurazko kisuduraz hornitutako labe ganga bati emanaz aurrerapena. Erlaizaz banantzen da nitxoa goiko solairutik, zeina erdi puntuko arkuz jositako galeria batez inguraturik baitago toskaniar zutabetxoen gainean sostengaturik, hauen klabeak mensulatxoz hornituta daudelarik eta petrilean hormigoizko balaustrada egonik fatxada horizontalki jarraituz.

Alboetako gorputzek, bertikaltasun joera dutelarik, lehen deskribatutako erdikoarekin asko alderatzen dira. Beraietan hesia ilaratan dago, behe solairuan dobeladun arku eskartzonatu sarrera bat irekiz. Alboko gorputzetan goiko solairu eta behekoen arteko jarraipen bertikala ematen da ingurapenei esker. Lehen solairuetan hegaldutako balkoi bat gailentzen da, hutsunea erdi puntuko arku bat duelarik eta klabean mensuloi bat. Balkoiaren zorua baita ere hornitutako mentsulatan sostengatzen da eta petrila balaustradaduna da, harrizkoa izanik hau. Hutsuneak pilaretza lauz zeharkatzen dira, hauek goiko taulamendua sostengatzen dutelarik, zeina kurbadun eta zatitua dagoen frontoi batean amaitzen baita, bere barnean mensula handi bat jartzeagatik begi obaldun batean pitxar batekin, non amaitzen baitira alboetako gorputz hauek.

Fatxada hau erlaiza batekin amaitzen da. Hornidura elementuak nahiko interesgarriak dira. Gai errenazentista eta manieristak berregiten dituzten elementu historizistak dira.

Foruen kalera ematen duen fatxada hiru elementu bertikalez dago osatua behe solairuko sarrera hutsunea mugatzen duen inpostaren gainean. Erdiko gorputza albokoetatik gailendu egiten da bai altueran eta baita fatxadako planoarekiko ere, alboetan hornidura gaiez josia egonik: beheko solairuko sarreraren gaineko inposta osatzen duen hegalduran kokaturiko pitxar batzuk. Paramentuak lauak dira, arku moduan amaitzen diren hutsune bertikal handi batzuekin, multzoaren bertikaltasun itxura handitzeen laguntzen dutelarik.

Erdiko patioak antolaketa zirkularra du goiko solairuko perimetroan balkoi batekin eta argiztapen zenitala aurkeztuz. Hemendik sartzen da higiezinaren beste gela guztietara eta, gainera, eraikinaren bi sarrerak lotzen ditu.

Deskribatutako elementuen alboetako hormateak haien barne hartzen dira beren egiturazko eta eraikuntza izaerako osagai direla kontutan hartuz.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa