Opuntia
Wikipedia(e)tik
|
|
||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Opuntia ficus-indica landarea indipikuekin
|
||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
Opuntia kaktazeoen familiako Opuntia generoko landareen izen arrunta da.
Zurtoin mamitsu arantzadunak eta izar-itxuran antolatutako arantzak izaten ditu; loreak, berriz, gorrixkak edo horixkak. Opuntia motarik ezagunena indipikondoa (Opuntia ficus-indica) da. Haren fruitua, indipikua, jateko ona da.
300 bat landare-espezie biltzen dira genero honetan. Ameriketan, Australian eta Mediterraneo inguruko lurraldeetan hazten dira. Zenbait espezie apaingarri modura landatzen dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.