Orange (ibaia)
Wikipedia(e)tik
(«Orange ibaia» orritik birbideratua)
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Hegoafrika, Namibia, Lesotho | |||||
| Luzera | 2.200 km | |||||
| Arroa | 973.000 km² | |||||
| Emaria | 365 m³/s | |||||
| Iturburua | Drakensberg mendiak | |||||
| Ibai ahoa | Ozeano Atlantikoa | |||||
Orange[1] (ingelesez Orange River; afrikaans/nederlanderaz Oranjerivier; namaz Nu Gariep; sesothoz Senqu) Hegoaldeko Afrikako bigarren ibairik luzeena da, Zambezi eta gero. Hegoafrikako Drakensberg mendietan jaioa da eta Hegoafrika eta Lesotho arteko muga egiten du, Indiako ozeanotik 193 kilometrotara. Gero mendebalderantz jotzen du Estatu Askea probintzian eta Kalahariko hegoaldean zehar Namibia eta Hegoafrikako muga egiten du, azkenean Alexander Bayn ahoratu arte, Ozeano Atlantikoan.
Bere ibaiadar nagusia Vaal ibaia da, baita Drakensberg mendietan jaioa.
Europarrek 1760 inguru aurkitu zuten ibaia eta Robert Gordon koronelak Herbeheretako Orange Leinuaren omenez jarri zion izena.