Orbaizetako gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Orbaizetako gudua
Mendebaldeko frontea – Konbentzio gerra
Arlekia1.jpg
Arlekia, gudu zelaiaren hegoaldea
Data 1794ko urriaren 15-17
Lekua Orbaizeta,  EH
Emaitza Frantziarren garaipena
Gudulariak
Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg Espainia Frantzia Lehen Errepublika
Buruzagiak
Osunako dukea Bon-Adrien Moncey
Indarrak
13.000[1] 46.000[1]
Galerak
4.000, 50 kanoi[1] Ezezagunak[1]

Orbaizetako gudua, Konbentzio gerran, 1794ko urriaren 15 eta 17 artean Bon-Adrien Jeannot de Monceyk zuzenduriko Mendebaldeko Pirinioetako Armada frantziarrak eta Osunako dukeak zuzenduriko espainiar armadak egindako gudua izan zen. Gudua, gerra bera baita ere, Frantziako Iraultzako Gerren zati bat besterik ez zen eta frantziarren garaipenaren ondorioz, frantziarrek Iruñetik iparralderantz dagoen Nafarroa konkistatu zuten.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta 1793an mendebaldeko Pirinioetan apenas ez zen gatazkarik izan, hurrengo urtean Euskal Herria guduzelai bilakatu zuten arerioek. Jacques Léonard Muller jenerala Mendebaldeko Pirinioetako Armadaren buruzagi bilakatu zenean, otsailaren 5ean Hendaian[2], ekainaren 3an Izpegi mendatean[3] eta ekainaren 23an Beran borrokak izan ziren[4]. Uztailaren bukaeran, Mullerrek Monceyri hiru dibisoi eman zizkion (berea eta Henri Delabordek eta Jean Henri Guy Nicolas de Frégevillek zuzendutakoak). Horri esker, Monceyk Baztan haraneko guduan garaipena lortzeaz gain, Pasaia, Donostia eta Tolosa konkistatu zituen. Mailaz igota, Iruñea konkistatzeko planak egin zituen[5].

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1794ko urriaren 15ean, Monceyk bere 46.000 soldaduei aurrera egiteko agindua eman zien, hau da, Delaborde, Frégeville, Jean Mauco, Thomas-Alexandre Dumas eta Jean-Antoine Marboten soldaduak. Antoine Digonet, Pierre Rouché, Louis Hyacinthe Le Feron, Pierre Bories de Castelpers, eta Jean Daniel Pinet jeneralek brigadak zuzendu zituzten kanpainan[1]. Aurrean Osunako dukeak zuzenduriko 13.000 espainiarrak zituzten. Espainiarren komandanteak Manuel Cagigal, Antonio Filangieri, Frias eta de la Canada Ibañez markesa ziren[1].

Frantziarrak Ibañetatik Baztan ibaia zeharkatu zuten hegoalderantz. Mendebaldean Leitzatik Lekunberrira joan ziren. Erdialdean Doneztebetik Donamaria zeharkatuz eta Elizondotik Belate zeharkatuz Soraurenera joan ziren. Ekialdean Orreagatik Urrutia eta Irati ibaia zeharkatu zituzten. Monceyren helburua gero eta etsai gehiago inguratzea zen[6].

Urriaren 15ean Delaborderen dibisioak Mezkiritzen Filangieriren gizonak eraso zituen. Frantziarrek 11 oinezko eta bi granadari-batailoi eta 640 dragoi eta husar zituzten. Espainiarrek 200 erori eta 724 preso izateaz gain, 4.000 lagun inguraturik zituzten[1].

Urriaren 16an Lekunberri eta hurrengo egunean Hiriberri konkistatu zituzten. Ekialdean Orbaizeta ere erori zen eta horrekin batera Iratiko oihanan Espainiako Itsas Armadak zuen masta-lantegia eta Eguesibarren zegoen galdategi. Erasoa Iruñetik gertu gelditu zuten[5] eta espainiar gehienek setiotik ateratzea lortu zuten, aditu batzuen ustez Delaborderen akts bategatik[7]. Guztira, espainiarrek 4.000 lagun eta 50 kanoi galdu zituzten. Frantziarrenak ez dira ezagunak[1].

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaipenak Iruñeko zitadelara gerturatu zituen frantziarrak. Hala ere, txarrena masta-lantegia eta galdategi bi galtzea zen. Ekialdean ere Mendi Beltzako guduan garaipena lortu ondoren, gudak frantziarren alde egin zuen. 1795eko ekainean, Monceyk mendebalderantz jo eta Gasteiz eta Bilbo hartu zituen. Hala ere Basileako bakeak guda amaiarazi zituen[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h Smith 1998, 93. orr.
  2. Smith, 72. orr.
  3. Smith, 83. orr.
  4. Smith, p. 85.
  5. a b Beckett-Chandler 1987, 300. orr.
  6. a b Beckett-Chandler 1987, 300–301. orr.
  7. Beckett-Chandler 1987, p. 301.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  •  

Beckett, Ian (1987), Napoleon's Marshals, New York: Macmillan, ISBN 0029059305 .

  •  

Smith, Digby (1998), The Napoleonic Wars Data Book, Londres: Greenhill, ISBN 1853672769 .