Orburu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Orburua
Orburuak.
Orburuak.
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Asterales
Familia: Asteraceae
Generoa: Cynara
Espeziea: C. scolymus
Izen binomiala
Cynara scolymus


Orburua edo alkatxofa barazki mota bat da, hosto berdez osatutakoa bihotz mamitsuaren inguruan.

Gurean, Nafarroako Erriberakoa preziatua da. "Tuterako Orburua" Kalitateko Jatorrizko Deiturak babesten du, eta Nafarroako Erriberako 33 udalerritan laboratzen da, batez ere Erriberako hiriburuaren eraginpeko eremuan. "Blanca de Navarra" izeneko mota bakar-bakarrik laboratzen da. Barietate hori besteetatik bereizten duten ezaugarriak bere forma biribildua eta goiko aldean duen zulo zirkularra dira, bere hostoak ez baitira elkartzen lore-burua ixteko.

Orburu-uzta ona lortzea ez da lan erraza, baina merezi du. Ez du hotza maite, baina itsas ertzeko klima atsegin du. Lur aberatsak behar ditu; ongarri organikotan aberatsak batipat.

Landatu: orburu-landareak ugaltzeko altzumak erabiltzen dira; sustrai-lepoan hazten diren pujak alegia. Apirilean, 0,8 x 1 m-ko tartea utziz zuloko bi altzuma landatu.

Lanak: jorraldi ugari. Neguan lasto, belar edo abarrez babestu. Uzta ondoren landare osoa ebaki, 30 cm-ra. Marrazkilo eta satorren erasoetatik babestu. Urtero ongarritu.

Uzta: udazkenean, landare bakoitzeko 10-25 lore. 3 urtetik behin landareak berritu ohi dira, baina 6 urterarte ere etekin egokia lor daiteke.

[aldatu] Sukaldean

Orburua frijitua, egosia, menestra ospetsuaren osagai moduan, txirlekin edota urdaiazpikoarekin kontsumitu daiteke. Prestatzeko milaka modu, bata bestea bezain ona.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak