Ordena konposatu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ordena konposatuko kapitel baten eskema, Jacopo Vignolaren arabera.

Ordena konposatua edo elkartua ez dago greziar ordena klasikoen artean (doriarra, joniarra eta korintiarra), baizik eta toskanar ordenarekin batera, ordena klasikoei erromatarrek egindako ekarpena dela. Neurri eta konposaketa elementuetan, korintiar ordenaren berdin-berdina da, baina bi salbuespenekin: oinarria, molduretan aberatsagoa da, eta alderantzikatutako doriar ordenako kapitel baten antzekoa da, kapitela, joniar eta korintiar ordenetako nahasketa edo konposaketa bat den bitartean (hortik ordena honen izena). Lehenetik, goialdeko bolutak hartzen ditu, eta, bigarrenetik, behealdea apaintzen duten akanto hostoak.

Ordena honen gainontzeko ezaugarriak eta neurriak korintoar ordenarenak dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ordena konposatu Aldatu lotura Wikidatan