Ordena militar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tenplarioen bandera

Ordena militarra Gurutzadak egiteko zaldun kristauen elkartea da. Horietako hainbat, Lur Santuan edo Iberiar penintsulako errekonkistan musulmanen kontra aritu ziren, edo Baltikoan paganoen kontra.[1] Egun, horietako asko sekularizatuta daude.

Ordena militarren antzera eratuko ziren, gerora, zaldun ordenak, hala nola Ligetaren Ordena (1348an sortua).

Erregeen babesa ordenei[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako monarka ezberdinek, ordenei babes osoa erakutsi zien. Behean dagoen adibidea, Done Jakueren inguruan sortu zen ordenari buruzkoa da.

Jesu Kristo gure Jaunaren izenean. Errege kristauen betebeharra da bai leku sakratuak bai pertsona erlijiosoak maitatzea eta ohoratzea, haiek aberastuz eta dohain bikainak eta etekin eskuzabalak emanez, aldian-aldian emandako dohain horien bidez betirako ordainaren saria lortzeko.

Arrazoi horrengatik, nik Fernando Jaun Erregeak, nire seme Alfontso Jaun Erregearekin batera, jakinik nire erresuman izan zuela jatorria Done Jakue ren Ordena Militarrak -Kristoren Gurutzearen arerioen harrotasuna geldiarazteko eta Kristoren izenaren aintza Hispanian zehar hedatzeko berariaz sortua-, eta zeuk, Pedro Fernández, ordena militar horretako maisua, eta zure anaiek oraindik ez duzuela leku bat zuen kapitulu-egoitza edo etxe-nagusia izateko (...) Valduerna eta Villafáfilako lurren dohaintza-gutuna egiten dizuegu, nire erresumaren baitan zuen ordenaren kapitulu-egoitza izango den etxea kokatzeko, eta betirako izango duzuena, bai zeuk, Pedro Fernández maisua, bai zure anaiek, bai zuen ondorengoek.≫

Lan honetan aipatua: J. L. Martín, "Done Jakueren Ordenaren jatorria" (1170-1193), 1973.

Zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen ordena guztiak, sortze dataren arabera:[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Catholic Encyclopedia: "Military Orders"
  2. Forey, Alan John. The Military Orders: From the Twelfth to the Early Fourteenth Centuries. Basingstoke: Macmillan Education, 1992