Ordiziako Klasika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ordiziako Klasika
2012ko Ordiziako Klasika
Ezaugarriak
Data Uztailaren amaieran
Eskualdea Euskal Herria
Euskarazko izena Ordiziako Klasika
Modalitatea Errepidea
Txapelketa UCI Europe Tour
Mota Egun bateko lasterketa
Antolatzailea Txapel Gorri Kirol Elkartea
Historia
Lehenengo edizioa 1922
Edizio kopurua 89 (2012)
Lehenengo irabazlea Francisco Sarasola Euskal Herria
Garaipen gehien Ricardo Montero Euskal Herria (5 aldiz)
Amaierako edizioa Daniel Teklehaymanot Eritrea

Ordiziako Klasika urtero Ordizia eta bere inguruetan, uztailaren bukaeran, Txapel Gorri Kirol Elkarteak antolatutako lasterketa da.

Lasterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordiziako Klasika 1922an jaio zen, amateur kategorian, eta 1925ean izan zen profesional lehenengoz. Geldialdi bakarra Espainiako Gerra Zibil garaian izan zuen, 1936 eta 1937an.

1944 eta 1947 artean, 1949 eta 1951 artean eta 1955, 1957 eta 1975ean lasterketa amateur izan zen. 1952an eta 1974an hiru etapetan egin zituzten.

2005az geroztik, UCI ProTourrerako ari da, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) erregulatzen dituen lasterketa multzoetako bat, alegia. Hori osatzen duten 20 taldeek UCI ProTour ligako lasterketetara joatera behartuta daude.

2007az geroztik, antzeko ibilbidea izan ohi du: Ordizian hasi, 30 bat kilometroko zirkuito bati bost bira eman eta Ordizian bukatu. Helmugara iristeko 10 bat kilometro falta denean, Abaltzisketa edo Altzotik pasa ohi da (3. mailakoak).

Garaipen gehien lortutako txirrindularia Ricardo Montero (5 aldiz) da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]