Ordiziako enparantza nagusia

Koordenatuak: 43°03′14″N 2°10′46″W / 43.05398°N 2.17951°W / 43.05398; -2.17951
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ordiziako enparantza nagusia
Ordiziako enparantza nagusiaren irudi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOrdizia
Koordenatuak43°03′14″N 2°10′46″W / 43.05398°N 2.17951°W / 43.05398; -2.17951
Map
Arkitektura

Ordiziako enparantza nagusia Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerriaren enparantza edo plaza nagusia da. Hain zuzen ere, Ordiziako Alde Zaharrean kokatua dago.

Azoka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri honetako alde zaharraren bihotzean kokatzen da, udaletxearekin parez-pare. Bertan asteazkenero merkatua edo azoka ospetsua ospatu ohi da, beharbada, Gipuzkoa osoko kale merkaturik garrantzitsuena dena, bertako salneurriak Gipuzkoa osoko nekazal eta barazki produktuen salneurrien eredutzat hartu izan ohi direlarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendez mende, gutxienez 1512. urtetik aurrera, merkatua enparantza honetan eta bere inguruko eremuan ospatu ohi izan zen. Halere, 1925ean Francisco Gurrutxagaren proiektuari jarraikiz, gaur egungo bere hormigoizko egitura eta teilatua gehitu zitzaizkion.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enparantza honen inguruan hainbat eraikin nabarmen daude: Abaria jauregia, Sujetoenea, Gazteluzar jauregia eta Ordiziako udaletxea.

Inguruko eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]