Ordoki Handiak
Wikipedia(e)tik
Ordoki Handiak[1] (ingelesez the Great Plains) Ipar Amerikan dagoen goi-ordoki garai eta zabala da. Mendi Harritsuen ekialdean daude, justu Mexiko Berria, Texas, Oklahoma, Kolorado, Kansas, Nebraska, Wyoming, Montana, Hego Dakota eta Ipar Dakota estatubatuetar estatuetan eta Saskatchewan eta Alberta kanadiar probintzietan zehar. AEBetako Minnesota eta Iowako eta Kanadako Manitobako zati batzuetara ere hedatzen da.
Eskualde osoan zehar nekazaritzari eta abeltzaintzari ekiten dieten basetxe dezente daude. Badaude, baita ere, petrolio eta ikatz-ustiapenak.
Kanadan, the Prairies izena dute, euskaraz Larreak edo Belardiak.
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Ordoki Handien historia-geologikoa