Oreka taidunaren teoria

Wikipedia(e)tik
Oreka etendunaren teoria» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Punctuatedequilibrium.png

Oreka taiduna (edo oreka puntuatua edo oreka etenduna) Stephen Jay Gould eta Niles Eldredge paleontologoek 1972an proposatutako eboluzioaren arloko teoria bat da.

Oreka taidunaren teoriaren zehaztasunak, espeziek eboluzionatzeko ematen duten denborarekin zerikusia du. Eldredge eta Goulden arabera, espezie baten existentziaren denbora gehienean, hau, egonkor edo oso aldaketa txikiekin mantenduko litzateke (estasi aroak), espeziatze prozesuan aldaketa ebolutiboak metatuz (espezie berri baten eraketa), geologiari dagokionez, iraultza genetiko laburra izango litzatekeena. Ez da aldaketa ebolutiboaren pixkanakako izaera eztabaidatzen baizik eta bere erritmoaren uniformetasuna ukatzen dela. Teoria sintetikoaren eta oreka etendunaren teoriaren arteko ezberdintasunak, ez dira soilik eboluzioaren denborara mugatzen (azkarra edo motela), baizik eta baita, hau gertatzen den modura ere. Honela, neodarwinistek, eboluzioa, denboran, patroi lineal edo filogenetiko baten arabera garatzen dela defendatzen dute, oreka etendunaren aldekoek, mosaikozko eboluzio bat defendatzen duten bitartean, hau da, adartua. Neodarwinisten ideia, espezie batetik besterako oinordekotza lineala da. Oreka etendunaren aldekoentzat, berriz, antzinako espezie batek, oinordeko espezie ugari ematen ditu, eta hauek, aldi berean, iraungi edo adartzen jarraitzen dute.

Erregistro fosilean, sarri ikusten da espezieak, denbora batez egonkor mantentzen direla, ondoren, iraungi edo ia bapatean eraldatzeko. Gradualismoak azaltzen du hau, erregistro geologikoaren perfekzio ezagatik, oreka etendunaren teoriaren arabera, gertaera hau, espezieek eboluzionatzen duten moduaren ondorio zuzen bat izango litzatekeen bitartean, ia ezinezko bihurtuz trantsizio formen fosilizazioa. Ezinezkotza hori gorantz doa, teoriak uste duenaren arabera, espeziazioa, batez ere, krisi egoeratan gertatzen bada, sakabanaketa mugatuko eta ale gutxiko biztanlerietan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oreka taidunaren teoria Aldatu lotura Wikidatan