Orenburg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Orenburg

—  Hiria  —
Ural ibaiaren gaineko zubia, Europa eta Asia lotzen dituena.
Ural ibaiaren gaineko zubia, Europa eta Asia lotzen dituena.
bandera

armarria

Izen ofiziala Новосиби́рск
Estatua
Barrutia
Subjektua
 Errusia
Volgakoa
Orenburg oblasta
Koordenatuak 51°47′N 55°06′E / 51.783°N 55.100°E / 51.783; 55.100Koordenatuak: 51°47′N 55°06′E / 51.783°N 55.100°E / 51.783; 55.100
Orenburg non dagoen adierazten duen Errusia-ko/-go/-eko mapa
Orenburg
Eremua 259 km2
Garaiera 150 m
Biztanleria 548.331 bizt. (2010)
Dentsitatea 2.117,11 bizt./km²
Ordu-eremua YEKT (UTC+06:00)
http://www.admin.orenburg.ru/

Orenburg[1] (errusieraz: Оренбург), 1938-1957 bitartean Txkalov (errusieraz: Чкалов) deitua, mendebaldeko Errusian dagoen Orenburg oblastaren hiriburua da. Ural eta Sakmara ibaien bilgunean dago[2]. 2010ean 548.331 biztanle zituen[3].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orenburg Errusiako hegoaldean dago, Moskutik 1.468 km inguru hego-ekialderantz. Kontinentearteko hiria da; Europako eta Asiako lurrak ditu, Ural ibaiaren ertz bien gainean eraikita dagoenez: hiriaren zati handiena Europako partean dago, ibaiaren iparraldeko ertzean, baina auzo bat ibaiaz haraindi dago, Asian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiar Inperioa 1734. urtean hasi zen gotorleku-hiri bat eraikitzeko asmotan, hegoaldeko Uralen lurraldean, Orenburg izena ipinita. Hasieran, kolonia bat egin zuten Ural eta Or ibaiek bat egiten duten lekuan ("Or-ko gotorlekua" da izenaren jatorrizko esanahia); 1739. urtean izena aldatu zioten, eta Orsk izan zen izen berria. Beste Orenburg bat egiteko ahaleginak kale egin zuen 1741. urtean, eta gaur egungoaren aurrekaria 1743. urtean kokatu zuten oraingo lekuan, aurrerakada militarrerako kokagune garrantzitsu bihurtuz aurrerantzean.

Hiria Orenburg-ko kosakoen gunea izan zen; gerora, Erdialdeko Asia Errusiar Inperioaren menpe geratu zenean, merkataritza- eta garraio-gune nagusi bihurtu zen Orenburg, batez ere trenbide-sarearen ibilbideak bertan lotunea zuelako, Erdialdeko Asiako eta Siberiako bidean.

1938-1957 urte bitartean hiriaren izena Txkalov izan zen, Valeri Txkalov proba-pilotuaren omenez.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Orenburg)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 4.7 5.8 18.9 31.3 36.5 39.8 41.6 40.9 38.0 27.0 19.2 8.1 41.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −8.0 −7.2 −0.8 12.8 22.1 27.5 29.0 27.4 20.9 11.2 0.3 −5.9 10.78
Batez besteko tenperatura (ºC) −11.8 −11.5 −5.2 6.9 15.2 20.6 22.3 20.3 14.0 5.9 −3.2 −9.5 5.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −43.2 −40.1 −36.8 −26.0 −5.7 −0.7 4.9 −0.9 −5.3 −19.8 −35.7 −39.2 −43.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −15.5 −15.7 −9.3 1.7 8.5 13.8 15.6 13.6 7.9 1.6 −6.1 −13.1 0.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 29 22 25 28 30 36 41 29 26 34 33 31 364
Iturria: Pogoda.ru.net[4]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orenburg Aldatu lotura Wikidatan