Orendain
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: Orendain (argipena)
|
Orendain |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Orendain |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Tolosaldea |
| Alkatea | Gorka Egia Arregi (Bildu) |
| Herritarra | orendaindar |
| Koordenatuak | 43°4′47″N 2°6′50″W / 43.07972°N 2.11389°WKoordenatuak: 43°4′47″N 2°6′50″W / 43.07972°N 2.11389°W |
| Eremua | 5,95 km2 |
| Garaiera | 110-433 m |
| Distantzia | 36 km Donostiara |
| Posta kodea | 20269 |
| Biztanleria | 191 bizt. (2010) |
| Dentsitatea | 32,1 bizt./km² |
| Sorrera | 1988 urtarrilaren 1 |
Orendain Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldeako eskualdean dagoen landa-udalerri euskaldun bat da, UEMA mankomunitatearen kidea dena. 2008an 180 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Mugakideak[aldatu]
Iparraldean Alegia eta Ikaztegieta, hegoaldean Abaltzisketa eta Gaintza, ekialdean Amezketa eta mendebaldean Baliarrain eta Legorreta udalerriak mugakide ditu.
Auzoak[aldatu]
Herrigunea eta Astizaldea auzo nagusiak dira, Baldanalde eta Egileor auzuneak ere aipagarriak dira.
Inguru naturala[aldatu]
Ekialdean Amezketa eta mendebaldean Ibiur errekak muga naturalak dira.
Historia[aldatu]
1374an Tolosarekin lotuta egon zen, inguruko beste herri batzuen moduan, eta lotura hori 1615 arte mantendu zuten. Gutxi geroago "Aizpuruako Batasuna" osatu zuen Alegia eta Ikaztegietarekin batera hasieran, eta Altzorekin ere azkenean. Batasunak XIX. mendea arte iraun zen.
Azkenik, 1967an Baliarrain eta Ikaztegietarekin Iruerrieta udalerria sortu zuen, baina 1988an gaur egungo egitura hartu zuen.
Demografia[aldatu]
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 385 | 445 | 497 | 476 | 447 | 365 | 321 | * | * | 170 | 143 | 183 |
Ondarea[aldatu]
- Andra Mariren parrokia-eliza.
- San Sebastianen baseliza.
- Udaletxea (neoklasikoa).
- Iramendi baserria.
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz)Herriko albisteak "Tolosaldeko Hitza"n
|
|||||||
|
|||||||