Orexa
|
Orexa |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Orexa | |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Tolosaldea |
|
| Alkatea | Eneko Maioz Ganboa (Bildu) | |
| Herritarra | orexar | |
| Koordenatuak | 43°5′38″N 2°0′41″W / 43.09389°N 2.01139°WKoordenatuak: 43°5′38″N 2°0′41″W / 43.09389°N 2.01139°W | |
| Eremua | 5,85 km2 | |
| Garaiera | 421 m | |
| Distantzia | 36 km Donostiara | |
| Posta kodea | 20490 |
|
| Biztanleria | 121 bizt. (2008) | |
| Dentsitatea | 20,68 bizt./km² | |
| Sorrera | 1845 | |
| http://www.orexa.net | ||
Orexa Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerria da. Nafarroarekin mugan dago. Herriko erroldaren arabera 121 biztanle ditu (2008) eta probintziako herri txikienetako bat da; izan ere, 2005 arte Orexa zen Gipuzkoako herririk txikiena baina herriko hazkuntzaren ondorioz orain Baliarrain da txikiena. Itsas mailatik 421 metrotara dago eta 5,8 kilometro karratuko azalera du.
Duela urte batzuk abeltzaintza zen nagusi, baserri ugari zeudelarik lan hauetara bideratuak. Egun ia ez da baserririk geratzen abeltzaintza lanbide duenik. Egun, ekonomikoki pisu handia du herrian Oihan Txiki Kooperatibak. Bertan Orexako gazta eta mamia egiten dira, besteak beste.
Plazan eta inguruan udaletxea , Santa Kutz eliza (XVI. mendea) eta Errebote atze pilotalekua daude. Herritik Gaztelurako bidea jarraituz gero, San Marko ermita dago.
Eduki-taula |
2011ko Udal Hauteskundeak [aldatu]
Bi alderdik aurkeztu zituzten zerrendak udalerri honetan, Bildu-k eta Alderdi Popularrak. Hauek izan ziren emaitzak:
- Bildu : 83 boto.
- Alderdi Popularra : 0 boto.
Emaitza horiekin, Eneko Maioz Ganboa bihurtu zen udalerriko alkate, 83 botorekin, botoen %100 lortuta. Alderdi Popularrak ez zuen lortu boto bat ere udalerri osoan.
Historia [aldatu]
Lapurretei aurre egin ezinik, eta inguruko beste herri asko bezala, Orexa Tolosa hiribilduari lotu zitzaion 1374. urtean, nahiz eta autonomia administratibo eta ekonomikoari eutsi zion. 1714. urtean, berriz, herria bereizteko ahaleginetan hasi zen baina ez zuen 1845. urtera arte lortu, udal legea indarrean sartzean,hain zuzen ere. Hala ere, Tolosak izan zuen handik aurrera ere herriaren ordezkaritza Gipuzkoako Batzarretan.
Jaiak eta ospakizunak [aldatu]
Festak maiatzaren 3 Santa Kutz egunean ospatzen dira eta azaroaren hasieran, Orixeren omenez 1987tik kultur astea ospatzen da hitzaldi eta ekitaldiak antolatuz.
Demografia [aldatu]
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2005 | 2011 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 223 | 220 | 205 | 199 | 181 | 181 | 198 | 145 | 108 | 78 | 80 | 89 | 122 |
Orexar ospetsuak [aldatu]
- Nikolas Ormaetxea Orixe (1888-1961), euskal idazlea.
|
|||||||
|
|||||||