Orff-Schulwerk

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Orff-Schulwerk edo Orff metodoa pedagogia musikal aktibo bat da, Carl Orff alemaniarrak garatua.

Orff metodoa eta gorputz-perkusioa

Agian C. Orff-i edota Orff-Schulwerck-i eskertu behar diogu gorputz-perkusioa erabiltzeko proposamena, musika-lengoaiaren ikasketarako eta ezagutzarako bide baita.

Hala zioen J. Wuytack-ek6: “Gizaki bakoitzak ditu tresnarik naturalenak eta egokienak bizitza erritmikoa kanporatzeko: bere eskuak eta oinak” [Wuytack, J.: (1970)]7

Egia esan, gaur bertan ere ez da harritzekoa izaten haur-talde bat joko erritmikoetan murgildurik ikustea, txaloak jotzen edota beren gorputza era desberdinetan kolpatzen, gai edo eskema erritmiko lauak interpretatzen, perkusioak keinuekin, jauziekin...konbinatzen, errezitatuak edo kantuak interpretatzen. Aipatu dugun irudi hori adibide hona da adierazteko, haurrek zein naturalki erabiltzen dituzten txaloak eta perkusioak, ahozko espresioarekin konbinatuta, jarduera ludikoetan.

Une batez egin dezagun atzera denboran, 1925-1950 urtealdira alegia, Orrf metodoaren hasiera kontestualizatzeko; gutxi gorabehera orduan hasi baitzen musika-heziketan gorputz-perkusioari inportantzia ematen zion metodologia hau.

C. Orff konpositore eta pedagogoa eta Dorothee Günther klaseak ematen ari ziren Municheko “Günther Eskolan” 1920ko hamarkadan. Itxura denez, Dorotheek lehenagotik ematen zituen musika, soinketa eta dantzako klaseak eta; orduan, C. Orff hasi zen musikan lankide izaten. Beren kezkei erantzunez-edo, Orff- Schulwerck izango zenaren oinarriak ezartzen hasi ziren, eta haren lehenengo bertsioa 1930ean kaleratu zuten. Carl Orffen jatorrizko obra didaktikoa bost liburukik osatu zuten.

Metodo horrek garrantzi handia ematen die abesten duen ahotsari, hitz egiten duen ahotsari (lengoaia eta erritmoa), tresnei (bai perkusio-tresnei, bai “keinu ozen” ere deitzen diren gorputzperkusioei), pentatoniari eta moduei, haurrekin lantzeko oinarrizko musika-ereduaren osagai eratzaile diren aldetik. Hala ere, seguraski beste ezaugarri batzuekin identifikatu ohi da,funtsean, Orff-en lan pedagogikoa, alegia,” Instrumentarium” edo “Instrumentarium Orff” delakoarekin. Hizkuntza askotara itzuli eta egokitu zen Orffen obra. Agian, egokitzapen latinoamerikarra izan da guretzako erreferentziarik inportanteena metodoaren proposamenak, egitura eta jarraikitasuna ezagutzeko orduan.

Obra didaktiko hori osatzen duten bost liburukietan hainbat ariketa aurki ditzakegu, batez ere lehenengo liburukian, “keinu ozenekin” edota gorputz-perkusioz interpretatu ahal izateko: “Pentafonia” izenekoan, alegia8. forma hauetan planteatzen dira funtsean:

Keinu ozenak konbinatzen dituzten eta, funtsean, laguntza gisa edota plaka-tresnen teknika prestatzeko pentsatu diren ostinato-forman... Esaldi erritmiko edo lied, rondo eta kanon-forman. Polirritmia-forman. (birentzat, hirurentzat, taldearentzat…).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orff-Schulwerk Aldatu lotura Wikidatan