Orga-itzulera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Return tekla gorriz, eta Intro tekla berdez. Biak orga-itzulera egiteko balio dute.

Informatikan eta konputazioan orga-itzulera (CR, "carriage return") ASCII, Unicode edo EBCDIC kodifikazioen kontrol-karaktereetako bat da. Tekla honek, inprimagailu edo pantaila batek kurtsorea lerro baten lehenengo posiziora eraman dezan ahalbidetzen du. Batzuetan lerro-jauziarekin (LF) batera erabiltzen da; honek hurrengo lerroan jartzen du kurtsorea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orga-itzulera idazmakinetan du jatorria. Papera orga izeneko zilindroaren gainean jartzen da. Lerro oso bat idatzitakoan orga-itzulera izeneko palanka edo mekanismoa aktibatzen da eta hurrengo lerroko hasieran jartzen du kurtsorea.

Adierazpidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unicode eta ASCII kodifikazioetan, orga-itzulera 13 karaktare hamartarrarekin adierazten da (0D hamaseitarrra).

C programazio lengoaian eta bertatik deribatu direnetan \r erabiltzen da.

HTMLn berriz, orga-itzulerak eta lerro-jauziak zuriune batekin adierazten dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]