Orgazeko kondearen ehorzketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Orgazeko jaunaren ehorzketa
El Greco - The Burial of the Count of Orgaz.JPG
Greco, 1587
olioa ohialean · Manierismoa
480 × 360 cm
Santo Tomé eliza, Toledo (Espainia)

Orgazeko jaunaren ehorzketa (gazteleraz El Entierro del señor de Orgaz), sarri Orgazeko kondearen ehorzketa (El Entierro del Conde de Orgaz) izenaz ezaguna, Grecoren (1541-1614) lan gailena eta ezagunena da. Toledoko Santo Tomé elizan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gonzalo Ruiz de Toledo Orgazeko jauna zen, Orgaz hiribildua ez baitzen konderri bihurtu 1522 arte. Gizon oso errukitsua eta Santo Toméko parrokiaren ongilea. Ez alferrik, eliza 1300ean berreraikia eta handitua izan zen bere ekimenez. 1323ko abenduaren 9an hiltzean (beste iturri batzuk 1312an diote), bere testamentuan Orgaz hiribilduko biztanle guztiek bete behar zuten agindu bat utzi zuen, hain eskuzabala izateagatik, feligresian bere oroitzapena iraunkortzeko nahikoa izango zena: "ordaindu urtero apaizari, ministroei eta parrokiako behartsuei 2 ahari, 8 oilo pare, 2 ardo larru, 2 egur karga eta 800 marabedi.

200 urte baino gehiago igaro ondoren, 1564an, Santo Toméko parrokoa zen on Andrés Nuñez de Madridek Orgazeko hiritarrek euren jaunaren agindu hori betetzen jarraitu nahi ez zutela ohartu zuen, eta agindu hori Valladolideko kantzileriaren aurrean aldarrikatu zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orgazeko kondearen ehorzketa Aldatu lotura Wikidatan
Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.