Orgazko kondearen ehorzketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orgazko jaunaren ehorzketa
Jatorria
Sortzailea(k)Grekoa
Sorrera-urtea1586
IzenburuaEl entierro del Conde de Orgaz
MugimenduaEspainiako Urrezko Mendea
manierismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak480 (altuera) × 360 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa, group portrait (en) Itzuli eta catafalque portrait (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass11H(AUGUSTINE)0, 11H(STEPHEN)0, 11D(+2), THE BAPTIST)0 11H(JOHN THE BAPTIST)0, 11H(PETER)0, 11H(PAUL)0, 11H(THOMAS)0, MAGDALENE)0 11HH(MARY MAGDALENE)0, 11H(LAZARUS)0, 11I62(MOSES), 11I62(DAVID) eta 11I62(Noah)
Kokapena
LekuaChurch of Santo Tomé (en) Itzuli
BildumaChurch of Santo Tomé (en) Itzuli
Argumentu nagusiaEhorztea

Orgazko jaunaren ehorzketa (gaztelaniaz: El Entierro del señor de Orgaz), sarri Orgazko kondearen ehorzketa (El Entierro del Conde de Orgaz) izenaz ezaguna, Grekoaren (1541-1614) lan gailena eta ezagunena da. Toledoko Santo Tomé elizan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gonzalo Ruiz de Toledo Orgazko jauna zen, Orgaz hiribildua ez baitzen konderri bihurtu 1522 arte. Gizon oso errukitsua eta Santo Toméko parrokiaren ongilea. Ez alferrik, eliza 1300ean berreraikia eta handitua izan zen bere ekimenez. 1323ko abenduaren 9an hiltzean (beste iturri batzuk 1312an diote), bere testamentuan Orgaz hiribilduko biztanle guztiek bete behar zuten agindu bat utzi zuen, hain eskuzabala izateagatik, feligresian bere oroitzapena iraunkortzeko nahikoa izango zena: "ordaindu urtero apaizari, ministroei eta parrokiako behartsuei 2 ahari, 8 oilo pare, 2 ardo larru, 2 egur karga eta 800 marabedi.

200 urte baino gehiago igaro ondoren, 1564an, Santo Toméko parrokoa zen on Andrés Nuñez de Madridek Orgazko herritarrek euren jaunaren agindu hori betetzen jarraitu nahi ez zutela ohartu zuen, eta agindu hori Valladolideko kantzileriaren aurrean aldarrikatu zuen.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]