Orgiko hariztia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Orgiko hariztia Lizaso herrian (Ultzama, Nafarroa Garaia) dagoen naturgune bat da. 80 hektarea inguru duen basoa da, haritzez betea. Gaur egun, aisialdirako prestaturik dago: patxada ederrean egoteko toki asko ditu, baita hainbat ibilbide erraz ere, gurpil aulkian dabiltzanek ere egiten ahal dituztenak; itsuek ere hariztiaz goza dezakete, ibilbide zati anitzetan sokekin loturiko barandak baitaude eta informazio panel asko braille sisteman idatzirik baitaude. Nafarroako Gobernuak Orgiko hariztia Aisialdirako Natur Babesgune izendatu zuen 1996an[1].

1975 urtean, Orgiko oihanan Robin and Marian filma grabatu zuten.

Orgiko hariztia, Lizason, Ultzaman.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Lexnavarra» www.lexnavarra.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.