Orhan Pamuk
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Ferit Orhan Pamuk | |
| Jaio | 1952ko ekainaren 7a | |
| Istanbul (Turkia) | ||
Ferit Orhan Pamuk (Istanbul, Turkia, 1952ko ekainaren 7a -) turkiar idazlea da, gaur egungo turkierazko idazlerik ezagunenetarikoa.
2006an Literaturako Nobel saria eskuratu zuen, horrelakorik lortzen bere hizkuntzazko eta bere herrialdeko lehen pertsona bihurtuz. Hiru urtez AEBetan bizi izan zen, zabaldu zenez, Armeniako genozidioaz berak esandakoagatik Turkian jasotako mehatxuak zirela eta: "Berriro esaten dut, ozen eta argi, milioi bat armeniar eta 30.000 kurdu hil zituztela Turkian.". Berak, ordea, hori ukatu du eta arrazoi profesionalengatik egindakoari irakurketa politikoa eman nahi izan zaiola azaldu du. Izan ere, jaio zenetik Istanbulgo auzo berean bizi izan da eta oraindik ere bertan bizi da.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Arkitektura ikasketak egiten hasi zen, baina bertan behera utzirik, literaturari ekin zion buru-belarri. 1977an Kazetaritza Lizentziatura burutu zuen Istanbulgo Unibertsitatean.
1985etik 1988ra bitartean New Yorken izan zen, Columbiako Unibertsitatean irakasle. Gero, Istanbulera itzuli zen.
2006an Literaturako Nobel saria jaso zuen. Bera izan da sari hori jaso duen turkierazko lehen idazlea.
Bere eleberrien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Cevdet Bey ve Oğulları (1982, Cevdet Bey eta semeak), Sessiz Ev (1983, Etxe isila), Beyaz Kale (1985, Gaztelu zuria), Kara Kitap (1990, Liburu beltza), Gizli Yuz (1992, Aurpegi sekretua), Yeni Hayat (1995, Bizitza berria), Benim Adım Kırmızı (1998, Gorria izena dut), Öteki Renkler (1999, Beste koloreak), Kar (2002, Elurra), eta İstanbul: Hatıralar ve Şehir (2003, Istanbul: Oroipenak eta hiria).
Bibliografia [aldatu]
- Cevdet Bey ve Oğulları (Cevdet Bey eta semeak), 1982
- Sessiz Ev (Etxe isila) , 1983
- Beyaz Kale (Gaztelu zuria), 1985
- Kara Kitap (Liburu beltza), 1990
- Gizli Yuz (Aurpegi sekretua), 1992
- Yeni Hayat (Bizitza berria), 1995
- Benim Adım Kırmızı (Gorria izena dut), 1998
- Öteki Renkler (Beste koloreak), 1999
- Kar (Elurra), 2002
- İstanbul: Hatıralar ve Şehir (Istanbul: Oroipenak eta hiria), 2003
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Orhan Pamuki buruzko webgunea
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.