Orhan Veli Kanik
Wikipedia(e)tik
Orhan Veli Kanik (Bekoz, Turkia, 1914 - Istanbul, Turkia, 1950) turkiar olerkaria izan zen, XX. mendeko Turkiako olerkaritzaren berritzaile garrantzizkoenetako bat.
Biografia [aldatu]
Istanbulen egin zituen literatura-ikasketak. Turkiako Hezkuntza ministerioko itzultzaile izan zen; Frantziako olerkari nagusien obrak itzuli zituen. Turkiako poesia klasikoaren moldeak alde batera utziz, eguneroko hizkuntza eta poema folklorikoak txertatu zituen bere poesian.
Obra nagusiak: Vazgecemedigim (1945, Ezin dut utzi); Destan Gibi (1945, Epikoen modura); Yenisi (1945, Berria); Karsi (1945, Zehar).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.